Bizkaiko esku hartze soziala
Vanesa Nuñez: “Pandemian ezinbestekoak izan ginen, baina orain ikusezinak gara”

Bizkaiko Esku hartze sozialean ELAk ekainean deituko azken greba eguna izan da gaurkoa. Vanesa Nuñez sindikatuko kidea da eta azken egunetako greba egunak izan ditu hizpide Hamaika Telebistan. Nuñezek nabarmendu du Administrazioak ez duela zaintzaren sektorea balioesten eta beren aldarrikapen nagusiak direla “soldata duina, eta arrisku psikosozialerako behar diren neurriak hartzea”. Nuñezek adierazi du maiatzean egindako greban uste zutela patronalak pausoa emango zuela, baina salatu du ez dagoela aurrerapausorik emateko prest: “Pandemian ezinbestekoak izan ginen, baina orain ikusezinak gara”. Horri aurre egiteko mobilizatzen jarraituko dutela azpimarratu du.
https://www.ela.eus/eu/gizalan/albisteak/vanesa-nunez-ela-201cpandemian-ezinbestekoak-izan-ginen-baina-orain-ikusezinak-gara201d
https://www.ela.eus/eu/gizalan/albisteak/vanesa-nunez-ela-201cpandemian-ezinbestekoak-izan-ginen-baina-orain-ikusezinak-gara201d/@@download/image/Captura de pantalla 2023-06-21 a las 17.18.53.png