Xabier Irastorza (ELA): "Udazken beroa dator hezkuntzan, ikastetxeetako itxialdi eta guzti"

2017/08/31
ELAko hezkuntza arduradun Xabier Irastorzak euskal gehiengo sindikalaren protesta berriak iragarri ditu hezkuntzan ikasturte honetarako. Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin ditu adierazpenak. Baieztatu duenez, ELAk, LABek eta STE-EILAS-ek murrizketak salatu eta aldarrikapenak sozializatzeko protesta molde eta elementu berriak erabiliko dituzte ikasturte berrian.