ERRESIDENTZIAK
Eredu berriari buruzko dekretua langileei eta sindikatuei bizkarri ematen aldatu da

ELAk salatu du komunikabideen bidez izan duela erresidentzia eredu berriari buruzko dekretuaren berri. Sindikatuak deitoratu du Eusko Jaurlaritza ez dela sindikatu nagusiarekin harremanetan jarri hain gai garrantzitsua ezagutarazteko. Era berean, uste du “propaganda hutsa” dela hedabideetan argitaratutakoa, eta ziurtatu du hedabideetan jasotzen diren gauza asko dagoeneko jasota daudela dekretuaren egungo testuan. ELAk dio datozen egunetan aztertuko eta baloratuko dituela edukiak, baina aurreratu du euskal erakundeen azken lege aldaketek erakusten dutela erakundeek interes handiagoa dutela hobekuntza arkitektonikoak egiteko ratioak eta lan baldintzak hobetzeko baino. Horrela ondorioztatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Liburu Berdean. Bertan jaso da, zehazki gastuari buruzko 2022ko laburpen exekutiboan, 15.181.120 euro, ia 14 milioi, -% 90 baino gehiago- bideratu zirela partida arkitektonikoetara. “Horrek, ratioak eta lan baldintzak hobetzeko beharra jasotzen duen ekintza plan batean, argi eta garbi uzten du zeintzuk diren euskal erakundeen lehentasunak. Hobetu beharreko elementua izanda ere, inbertsio horiek eraikuntza enpresei onurak lehenesteko balio dute, erabiltzaileentzako arreta hobekuntzen gainetik”, kexu da.
Lehen balorazio horrekin, ELAk argi utzi du Eusko Jaurlaritzak eredu gatazkatsu baten aldeko apustua egiten jarraitzen duela, enpresei onurak baino ekarriko ez diena eta langileak eta egoiliarrak ahaztuko dituena.