BILBOBUS

Zuzendaritzaren azken proposamenak lan baldintzak okertzen ditu

2024/06/06
Bilbobuseko langile batzordearen eta enpresaren zuzendaritzaren arteko bilera akordiorik gabe amaitu da. Enpresak adierazi du orain arte egindako eskaintza jada ez dela bideragarria, eta eskaintza berri bat proposatu du, aurrekoa eta langileen baldintzak are gehiago okertzen dituena. Zuzendaritzak ziurtatu du Udalak eskatu duela KPIa ez bermatzeko

Enpresak adierazi du baztertzen dituela orain arteko proposamenak, eta azpimarratu du ez duela inolaz ere KPIaren igoerarik onartuko, enpresak ahoz adierazi duenez Udalak berariaz hala agindu dielako.

Era berean, lanaldiaren % 62n dauden langileei dagokienez, enpresak ordezkariei eskatu die proposamen zehatz bat helarazteko, baina ez du inolako konpromisorik hartu, eta argi geratu da ez duela prekarietatea ezabatzeko borondaterik.

Gainerako edukiei dagokienez, murrizketak planteatzen jarraitzen dute, eta lantaldeari beste proposamen bat egiteko eskatzen dio zuzendaritzak, plantillaren asmoak murrizteko eta gatazka konpontzeko inolako erantzukizunik hartu gabe. Udalak bezala, egungo baldintzen planteamendu atzerakoiekin jarraitzen dute eta erantzukizunak hirugarrenei helarazten dizkiete, besteak beste, langileei.