ELAk Batzar Nagusietan salatu du Foru Aldundiak ez duela ezer egin sektoreko prekaritatearekin amaitzeko
Gaur ELAko ordezkaritza batek Batzar Nagusietako Zaintza eta Gizarte Politiken Batzordean agerraldia egin du gatazkaren egoera azaldu eta batzarkideek Foru Gobernuari behingoz prekaritatea eta genero arrakala ezabatuko dituen hitzarmena lortzeko ekintza eta ardura har dezala exijitzea eskatu diote. Agerraldia bukatu ostean Grebalariek elkarretaratzea egin dute kanpoaldean.
Gipuzkoako erresidentzia eta eguneko zentroetako lan-gatazkak 220 greba egun baino gehiago bete ditu. Izan ere, duela urtebete batzordean berean egindako agerraldian, ELAk adierazi zuen gehienak emakumeak diren 5.000 bat langilek osatzen duten sektorean ia erdiek borondatezkoak ez diren kontratu partzialak dituztela, eta kezka bat antzeman zen batzar nagusietako kideen iritzian. Urtebete geroago eta 220 eguneko grebaren testuinguruan, ELAk salatu du Foru Aldundiarekin egindako bi bilerek ez dutela edukirik izan, eta Aldundiak ez duela hitzarmena bultzatzeko borondaterik. Negoziazio mahaian, edukiak oso urrun daude emakume langileen aldarrikapenetatik.
Bestalde, murrizketek aurrera egiten jarraitzen dute sektorean, atzo grebalari bat kaleratu ostean. Zaintzen-Clece zerbitzua kudeatzen duen enpresak plantillan murrizketak egiteko asmoa iragarri du, kaleratze gehien dituzten langileei xantaia eginez.
Horregatik guztiagatik, ELAk, besteak beste, langile guztiek % 100eko lan-kontratuak izan ditzaten eta prekaritatearen aurkako borrokan jarraituko du.