SEKTORE PUBLIKOKO MAHAI OROKORRA

ELAk Eusko Jaurlaritzari lanaldia 32 ordutara jaitsi dezala proposatu dio

2026/07/20
ELAk Eusko Jaurlaritzari lanaldia 32 ordutara jaitsi dezala proposatu dio
Halaber, ELAk honakoak proposatzen ditu: birjarpen-tasen desagerpena, galdutako eros ahalmenaren berreskurapena, euskara zein gaztelaniaren exijentzia parekatzea eta plantillak gazteberritzeko eta beroa ekiditzeko neurriak.

Bihar, uztailak 21, Eusko Jaurlaritzako 115.000 langileen lan baldintzak negoziatzen dituen mahai orokorraren bilera izango da Gasteizen. Aurreko astean, bilera aurretik, Enplegu Publikoko Sailburuordeari, ELAk, mahai orokorreko sindikatu nagusiak, proposamen zehatzak helarazi zizkion. Eskaera horiek, 5 multzotan sailkatu daitezke: 

  • 32 orduko lan astea ezartzea. Mahai orokorraren pean dauden 115.000 langileen jardunaldia gehienez 32 ordukoa izatea 2027an.

  • Enplegua: 3 eskaera nagusi.

    • Birjarpen-tasen desagerpena. Eusko Jaurlaritzak, birjarpen tasen desagerpena adostea Estatuko gobernuarekin. Honek ahalbideratuko luke, orain ez bezala, euskal sektore publikoko enplegu beharrak hemen erabakitzea.

    • Behin behinekotasun erreala % 8ra jaisteko neurri zehatzak ezartzea. Besteak beste, kontsolidazio prozesuak sektorez sektore eginez.

    • Plantillak gazteberritzeko neurria zehatzak.

  • Galdutako eros ahalmenaren galera berreskurapena. 2022-2026 artean Eusko Jaurlaritzako langileak pairatu duten % 8ko galera berreskuratzea. ELAren ustez, onartezina da, Eusko Jaurlaritzaren 2025eko aurrekontua 810 milioi euroko superabitarekin amaitzen den bitartean, langileen pobretze prozesua etenik ez izatea.

  • Eusko jaurlaritzako esparru guztietan, euskararen eta gaztelaniaren ezagutza parekatzeko proposamena aurkeztu du ELAk. Proposamenak hizkuntz-eskubideen aldeko apustua egiten du. Euskararen eta gaztelaniaren exijentzia parekatzeko proposamenak euskarari ez dakiten langileei denbora eta baliabideak eskaintzea bermatzen du.

  • Azken asteetan pairatutako beroa ekiditzeko neurri zehatzak ezartzea ere eskatu du ELAk. Langileak zein hauek artatzen diztuzten herritarrak pairatzen ari diren stress termikoarekin amaitzeko.

ELAk uste du proposamen hauek Eusko Jaurlaritzaren pean dauden langileen lan baldintzak hobetzeaz gain, herritarrei eskaintzen zaion zerbitzu publikoen kalitatean hobekuntza nabarmenak ekar ditzazkela, eta hortaz, Eusko Jaurlaritzak proposamen hauek ontzat hartu beharko lituzke biharko bileran.