103 M bilera

Otsailaren 6an egindako negoziazio mahaiaren bileran, Segurtasun Sailburuak, Estefania Beltran de Herediak, zuzentzen duen Sailak lan eskubidei dagokienez oso argi utzi du leialtasun osoz Madrid-etik esaten dietena elkarbanatutako kudeaketa gisa otxan-otxan beteko duela. Erakutsi du ez duela behin-behineko lan-ezintasuneko bajetan %100-naren osagarria, norbere gaietako 6 egunetan eta antzinatasunekoetan, edo 35 orduko lanastearen eskubideak berreskuratzeko inolako asmorik. Hau bera Udal eta Ahaldundietako Alberdi politiko gehienek onartua dutenean.
Dirudienez elkarbanatutako kudeaketa hau oso ondo datorkie gure eskubideak joan den mendean bezalaxe iraunarazteko.
Negoziazio gaietan duen independentzia defendatzetik oso urrun, negoziazioa ukatzen du eta bilerak erabiltzen ditu bere ezarpenak jakinarazteko. Hau oso argi uzten du bai beraren jarrerarekin eta baita Ertzainei ,eta hauek ordezkatzen dugun erakundeei, erakusten dien begirune ezarekin.
Gaur izan dugun sasi negoziazioan:
- Uko egin diete proposatutako ordutegien aldaketei.
- Banaka jagole egiteko formakuntza amaitutzat eman dute Unitate Buruak hiru ordutan formatuta daudela esaten duen txosten demagogiko batean oinarrituz.
- Atzeratzen dute 2014ko ekainerarte Azkoitia eta Zarautzen arteko <<elkarbanatutako kudeaketarako>> Bateraketa, horretarako, luzapena ematen diete 2013ko ekainean emandako Zerbitzu Aginduari goragoko mailara igotzeko gaikuntzaren arazoa konpontzeko asmoz.
- 2013an B8 ordutegiaren txandakatzea ezartzearen erreklamazioak Ertzainen alde ebatziko dira. Noski, epaiketa asko eta asko galdu ondoren diote hori, eta, 2014an dagoeneko ez dute ezer ordainduko.
- Otsailaren 10etik IKI gainditu dutenak eta ikerketan lan egiten ez dutenak ikerketa lanpostu batera esleituak izango dira eta ondoren, oraindik data zehaztu ez bada ere (otsaila bukatu baino lehenago) ikerketako lanpostuetarako Zerbitzu-Eginkizun deialdia argitaratuko da azken deialdian bete gabe gelditu ziren ikerketako lanpostuak hornitzeko eta Ertzainetxetako ikerketa lanpostuetarako.
- Begizkako ikuskaritza ikastaroa egingo da (baina ikastarotzat hartuko ez dena, baizik eta lanposturako formakuntza), 20 agenteentzako 7 txandatan. Ustez, begizko ikuskaritzak egingo dituztenak izango dira, bai eskualdeko buru gisa baita hauen laguntzarako ere.
- Baieztatzen dute ezertarako eskubiderik ez duen <<denetarako morroi>> gisa erabiliko direla kasutako kideak. Burutzaren esku utziz guardietara aldatzeko eskubidea, inolako sari osagarririk gabe.
- Ikerketa arloko langileriari buruz dauden gainerako kexei buruz << EZ DAKIGU, EZ DUGU ERANTZUTEN >> esanez jarraitzen dute. Magiaz konpontzea uste dutela pentsa daiteke, izan ere, beren aldetik behintzat ez dute inolako konponbiderik ipintzen etengabeko kexen eta egiten zaizkien iradokizunen aurrean.
- Ikerketan egin diren Zerbitzu-Eginkizuneko indargabetzeen data Unitate Buruek erabakitzen dutena izango da. Izan ere, Zuzendariak horretaz ez du ezer jakin nahi eta erabakiaren erantzukizuna hauen gain jartzen du.
- Beste bi sindikatuek ere Akordio Arautzaile berri baten negoziaziorako oinarriak aurkeztearekin bat egiten dute. Beraz, Saila negoziazio epe bati bide ematera behartua dago.
GALDERA ETA ESKARIAK
IKERKETA.- Mailaren araberako aplikazioetara sartzeko kudeaketa arazoari konponbidea eskatzen diegu. Guardietako eta kasuetako ikerketa arloko nagusien zereginen zehaztapena.
Guardietako eta kasuetako ikerketa arloko agenteen zereginen zehaztapena. Era berean zehaztu behar da zein ikerketa mota guardietara gordeta dagoen, zein kasuetara eta zein Lurralde Ikerketa Zerbitzuetara.
Guardietara bideratutako ertzain kopurua erabat eskasa dela saltasen dugu eta kopuru egokian izateko berraztertzea eskatzen dugu.
Arazo hauek guztiak xehetu behar dituztela erantzuten dute. Eta guardietako langileria eskasia dela-eta herritarrei emandako arretan ematen den galeraz <<azkenean dena ondo irtengo dela konfiantza dute>>.
BM IKASTAROA.- Argitarapena, arrazoizkoa den baino gehiago luzatzen ari da. Abenduaren 18an argitaratu zen behin-behineko zerrenda eta 4 eguneko erreklamazio epea eman zen. Gainerako deialdietan epe hori igarota berehalakoan argitaratzen da behin-betiko zerranda. Zergatik ari dira hori egiten?
Erantzuten dute otsailaren 11ean argitaratuko dela behin-betiko zerrenda, hots, ikerketako langileriaren lanpostuen esleipenaren biharamunean. Era honetara, IKI ikastaroan eta BM-eko hautatze prozezuan aldi berean parte hartu dutenei eragotziko zaie azken honetan sartzea nahiz eta bertara behin-behinekoan hautatuak izan. Salatzen dugu nahita katea egiten zaiela parte hartzen dutenei administrazioaren bat-batean aritzeak eraginda.
ZERRENDAK LEHENTASUN ORDENA.- BILBO bezalako unitatetan Ertzainetxeko bertako Ertzainei ez zaie uzten zerrendan duten lehentasun ordena ikusten, era horretara defentsa gabezia sortuz. GGBB-tako iragarki taulan argitaratzea eskatzen dugu.
ETPLU (URATP).- Mendiko eta urpekaritza erreskaterako espezialitatea sortzea eskatzen dugu.
IAk.- Eskatzen dugu Intendente, Komisario eta komisario ondokoen lanpostuak jabetzan emateko egokitasun txostenak. Era berean jakin nahi dugu Exekutibo eta Goi eskalarako mailetara zebitzu-eginkizunean esleitzeko erabili diren irizpideak zeintzuk izan diren eta berauek esleitzerako erabili diren egokitasun txostenak. Berdin-berdin IZB-rako eman diren langilerientzat Zerbitzu-Egizunetarako eta behin-behinean esleitzerako.
XXIV PROMOZIOA.- Hedabideen arabera, Sailaren iturriak aipatuz, 35 urtera sarrera mugatzeagatik ipintako eskaeren aurrea arrazoia eman dien epaitegi sententziak badaude. Gaiari buruz argibideak eskatzen ditugu eta sententzien kopiak. Erantzuten dute 2008ko batena emango zaigula, eta, sarrera baldintzak ez direla aldatuko informatzen dute.