Albisteak

Eusko Jaurlaritzak enplegu duina suntsitzen eta euskalduntzen du Arkautin “low-cost” kontratazioekin

2020/03/03

Arkautiko Akademiako euskara irakasle lanpostuak suntsitzen ditu eta, ondoren, prekarioan azpikontratatzen du, “ikastaroak eman ahal izateko giza baliabide eta baliabide teknikorik ez duelako”. 2014. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritza euskara-irakasleak azpikontratatzen ari da, Arkautiko Akademian egiten diren agenteen eta hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko oinarrizko ikastaroak emateko. Azpikontratazio hori HABErekin egindako hitzarmen baten bidez egiten da, eta, era berean, euskaltegiak azpikontratatzen ditu, hau da “azpikontrataren azpikontratazioa” gertatzen ari da.

Ertzaintzaren antolakuntza kaosa erabateko da

2020/02/26

ELA Ertzaintza Donostiako Epaitegien aurrean bildu da Eusko Jaurlaritzaren murrizketen ondorioak salatzeko; murrizketa hauek zuzenean eragiten ari dira lan baldintzetan, eta ez dago bermatuta herritarrei kalitatezko zerbitzu bat eskaintzea. Murrizketa hauek, batez ere, langile kopuruan dute eragina.

Ertzaintzaren ikerketa saila egoera larrian

2020/02/18

Otsailaren 26an, 11: 00etan, Donostiako epaitegien aurrean egingo den kontzentrazioan parte hartzeko deia egin du ELA Ertzaintzak, egoera hori salatzeko eta Sailari bere murrizketa-politika eta antolaketa-erabakiak errotik aldatzeko eskatzeko

ELA-Ertzaintzak elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren aurrean, urtarrilaren 30eko greba orokorraren arrazoiei erabateko babesa adierazteko

2020/01/28

ELA-Ertzaintzako ordezkariak Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan bildu dira urtarrilaren 30eko greba orokorrari erabateko babesa adierazteko; gainera egungo politikak errotik aldatzea exijitu dute. Bestalde, ELA-Ertzaintzak Segurtasun Sailari greba eskubidea babesteko jarduera-protokolo publikoak eskatu dizkio. Legediak ez die ertzainei uzten greba-eskubidea egikaritzen.

Ekainaren 27an Legebiltzarrean bozkatuko den Euskal Poliziaren Legeak ez du herri honek behar duen eredua bermatuko

2019/06/26

Ekainaren 27an PSEk eta PPk adostutako Euskal Poliziaren Legearen bosgarren testua bozkatuko da Eusko Legebiltzarrean. Desadostasuna adierazi du ELAk, onartzekotan, herri honek behar duen polizia-eredua eta lan baldintzak lortzeko bidean atzera egingo dela argudiatuta. Besteak beste, ez da polizia eredu hurbila bermatuko; botere publikoen menpekoa; euskalduna; behar bezala prestatua demokraziaren, kontzientzia sozialaren eta giza eskubideen baloreetan; eta lan baldintza duinekin. Hori dela eta, Parlamentuan ordezkaritza duten alderdiei kontra bozkatzeko eskatu die.

ELAk demanda bat aurkeztu du Arabako eta Gipuzkoako larrialdi-zerbitzuak Bilbon zentralizatzeagatik

2019/05/21

ELA-Ertzaintzaren esanetan zentralizazio-prozesu osoa ezkutuan garatu da. Segurtasun Sailak, aldaketa horren bidez, bost lanpostu aurreztuko ditu, 62 postutik 57ra murriztuko baita plantilla. ELAk salatu duenez, Gipuzkoan eta Araban larrialdi bati erantzuteko denbora luzatzeko prest dago Gobernua, beti ere, dirua aurrezteko eta Larrialdien Arretako Zuzendaritzako pertsonal osoa zentro bakar batean biltzea erosoagoa zaielako.

EuroCOP-eko batzordearen bilera

2019/04/12

ELA, Europear Polizia Sindikatuen konfederazioaren sindikatu kide eta fundatzailea den aldetik (2002) udaberriko bileran parte hartu du; bilera hori Madrilen, apirilaren 10 eta 11n egin da.

Garapen Profesionala

2019/04/15

Garapen-profesionalari buruz ertzaintzako hainbat sindikatuk zabaltzen ari diren informazioa, orain 8 urte entzun genuena berriro entzutea besterik ez da; orduan hala eta orain hola.

Polizien Legearen inguruko faltsukeriak agerian

2018/12/18
Alberto Larrañeta, Sergio Dominguez, Oscar Moreno, Jose Mª Eguaras

Nafarroako Parlamentuak Polizien Lege berri bat onartu du UPNren, Geroa Bairen eta EH Bilduren aldeko botoekin (gainerako alderdien botoa abstentzioa edo aurkakoa izan zen). Gobernuak eta gai honetan duen bazkide nagusiak, EH Bilduk, legea eskumen gehiago lortzeko aurrerapausoa balitz bezala saldu nahi digute, baina errealitatea hortik oso urrun dago.

Cabacasen inguruko epaiak agerian utzi ditu Ertzaintzaren gaitz endemikoak

2018/11/30

ELAk bere elkartasuna adierazi nahi dio Iñigo Cabacasen familiari, atzo ezagutu genuen epai judizialaren ondoren. Epaiak, ziurrenik, adiskide eta senideen samina areagotu baino ez du egingo, jokoan zeuden ardura penal guztiak inondik ere ez baitira argitu. Auzibideak eta epaiak agerian utzi dituzte euskal segurtasun sistemaren, Ertzaintzaren eta bere arduradun politikoen gaitz endemikoak.