103 Mahai bilera

AURREZ AURREKO GOGORRA ERAKUSTEN BADUGU SOILIK SAILA MUGITUKO DA
Gaur, azaroak 10, Segurtasun Sailak lehenengo aldiz ipini du negoziazio mahai gainean bere proposamena:
1.- Urteko lanaldia 1592 ordu.
2.- Hiru baimen-egun antzinatasuna dela-eta 2015ean
3.- Ordainsariko gai guztiak kontuan hartuta %1eko soldata igoera
4.- Ordutegi malgutasunagatiko produktibitate osagarriaren ordaina berreskuratzen da BM Unitateko kideentzat (lehen Errefortzu Brigadari soilik ezartzen zitzaion), eta Zaintza eta Erreskate Unitateari ere ordainduko zaio, betiere ordutegi berriari lotuta.
Uste dugu proposamen hau ez dela nahikoa. Izan ere, ezarri diren murrizketa gai guztiak hartzen duen negozio-proposamen bat aurkeztu gabe jarraitzen du, eta gaurko proposamen hori Rajoyk agintzen duen itzulpenen aldean motz gelditzen da. Ematen duten apurra guk kalean egiten dugun salaketa eta protestak sentitzen dituztelako da. Hori, eta auzi-eskaera etengabekoak ordaindu behar izateagatik.
Lan-ordutegiak direla-eta , besteak beste, honako hauek proposatu dizkigute:
- Lan-tresnen prestaketa, jantzi aldaketa, etabar… kontuan hartuta ertzain guztientzat lanaldi bakoitzean 15 minutu gehiago kontatzea.
- Ordutegi malguaren aldaketa.
- Stanby ordu bakoitzeko 20 minutuko lanaldia kontatzea.
- Zaintza eta Erreskate Unitatean gaur egun duten lan-ordutegiari eustea, baliogabetuz aurretik beste ordutegi bat ezartzen duen GGBBtako Zuzendariaren Ebazpena.
- BMaren languntzarako Unitatearen lan-ordutegia aldatzea.
- Ikerketako Lurralde Zerbitzuentzako laguntza-taldearen arautzea.