103 Mahaia

ELAK aztergaietako lehenari eutsi aurretik exijitu du berehalakoan jakinarazteko Unitate Burueei, Ertzaintzaren Zuzendariaren Aginduak dioen gisan, argi dezaten langileria ez dagoela behartuta guardietatik ikerketa kasuetara igarotzera. Hitz ematen dute hala egingo dutela eta bileraren ondoren baieztatzen dugu hala egina izan dela.
1.- ZEn EBAZPENAK
Sailak argitzen du ikuskaritza eskalarako eta ofizialetarako 8 lanpostu gehituko direla: IBZ, Erkundeen Harremanetarako, Idazkaritza Orokorrerako eta Lurralde Burutzetarako, hilak 11an argitaratuko dira.
Azaltzen dute Burutzetan ezarriko den ZEtik IArako Ebazpenaren zirriborroa emango zaigula.
Salatzen dugu Unitatetan oraindik ez dakitela egundaino indarrean zegoen zergitzu-eginkizuna indargabetu ondoren nortzun diren orain indarrean daudenak. Honen aurrean ezin dugu esan lardaskan eta bat-batean jardutea besterik ez dela, eta, gainera, ezin da ulertu hau dena abenduaren erdian ziztu bizian egin beharraren premia. Berresten dira inposaketan, inolako zentzuzko arrazoirik eman gabe.
Gure aldetik berresten gara IAen aurkako jarreran, eta, edonola ere, deialdiak Mahaian negozia ditzaten exijitzen dugu eta langileria aukeratua izango diren egokitasun eta merituen irizpideak argitaratuak izan daitezela. Gogoratzen dugu duela gutxiko sententziek negoziazioa exijitzen dutela.
2.- UNITATE ARTEKO ZEn EBAZPENAK
Salatzen dugu ia kasu guztietan ez direla aurkeztutako proposamenak kontuan hartuak izan: lehen egunetik bertatik ordezkatzen denaren ordain-sari berdina izatekoa, praktiketako langileriak espezializazioari dagokion BOB eskubidea, Zuzendariak ZEk arin eta azkar ebaztzi diztzan behar den sistema…
Salatzen dugu ikerketako langileriak jasango duen diskriminazioa. Izan ere hilaren 11tik maila goragoko zerbitzu-eginkizunak indargabetu nahi dizkiete, non Unitate berdinean guardiako taldetan gertatuko da: batzutan Instrukzio Burua ofizial-ondoak izango dira eta beste batzutan, berriz, ajente lehenak. Kasutan, ostera, ajente lehena izango da taldearen ardura izango duena LZren arabera Ofizial-ondokoa izan behar lukeenean. Exijitzen dugu aldi baterako dagoenari eutsi diezaioten.
3.- EGUTEGIAK
Sailak azaltzen du abenduaren 12rako 103 Mahairen deialdia egiten duela, aurretik proposamenak bidaltzeko eskatuz. Beraiek aurkezten dute Berroziko egutegiaren aldaketa proposamena, eta, esaten dute Miñoienean ere aldaketak egongo direla, nahiz eta oraingo Mahai honetan azken honetaz ez diren arituko, baizik eta administrazioen artekoan egingo dela diote (Arabako Aldudia).
ELAren iritzia, lehen hausnarketaren ondoren, baztertu beharreko egutegia dela da. Berez, atseden diren asteak ez errespetazea jasotzen dute, langileria etengabe lanerako deitzeko prest egotera behartzen duelarik. Lehen ere negoziazio gabe inposatu zen Berroziko egutegiaren aldaketa berri hau beste lardaskeria dela esaten dugu.
Unitate desberdinei eragiten dien egutegi ezberdinak proposatuko ditugula azaltzen dugu, eta, ordutegi malguaren aurrean berresten dugu gure salaketa eta exijitzen dugu bere desagerpena. Ikerketako langileria guztia txankako egutegia, 5-2, 7-7, txandakatzearekin, ahalbidetuko duen egutegia, eskura diren baliabideei egokitua, eta, urterako lan-orduak egunean egin behar dituztenei egokitutakoa.
4.- BILEREN GRABAKETA
Saila eta ESANek uko egiten die negoziazio bilerak grabatuak izateari. Gainerako sindikatuek alde bozkatzen dugu langileriak bere eskudieen alde benetan zer azaltzen den jakiteko eskubidea duela uste dugulako. Beraiek gehiengo direnez ez dira grabatuko.
5.- GALDERA ESKARIAK
EI/GI- Sailari exijitzen diegu hurrengo LZn negoziatzeko konpromisoa hartu dezan: izan ere hedapenari eragingo dio, EI/GI lanpostuen ezaugarriak kontuan hartu behar dira. Badira egungo LZk egoki konponduko ez lituzken egoerak, bai langileriaren eskubideei eta baita ematen den zerbitzuari ere eragingo liekenak. Erantzuten dute badutela arazoaren berri eta negoziaoa emango dela hiz ematen dute.
UROLA-KOSTA KUDEAKETA ELKARBANATUA – Aurki erantzungo dute abenduaren 11tik aurrera Zarautz eta Azkoitiak banaka arituko diren egindako galderari. Salatzen dugu iluntasuna eta aurreikuspen eza, eta, gogoratzen dugu era bateko edo besteko erabakiak goragoko mailara egiteko, ikerketaren antolaketarako, etabar… zerbitzu-eginkizun lanpostuetan izango duen eraginaz.
EAETIK KANPO EGINDAKO IKASTARO ETA JARDUNALDIEN ZENBAKETA – langileria egunero etxera itzultzen direnen gisan, alegia, bertan egindakoak bezala zenbatzen ari dira, eta diskriminatzaileak dira. Gogoratzen dute indarrean dagoen Akordioak 7 ordu bakarrik zenbatzea onartzen duela.
NORBERE GAUZETARAKO EGUNAK – Ogasun Ministroak itzuliko dela esan duen eguna emango zaigun galdetu dugu, ala, Sailak kendu dizkigun gainerakoak bezalaxe erreklamatu beharra izango dugun. Erantzuten duge ofiziala egiten den unean ofizioz egitea dela beren nahia.