103 Mahaia 13/03/19

2013/03/19
Ahal den azkarren berri zehatzagoak helaraziko badizkizuegu ere, premiazko idatzi hau dela medio gaur izandako 103 deritzon mahaian gertaturikoaz gutxiengo informazioa zuen jakinean jartzen dizuegu.

1.- Sailarentzat premia duen gai bakarra berrantolaketa eta berak ekar ditzakeen aldaketaz aritzea  da.

Berrantolaketa honekin zenbait lanposturen desagerketak bideratzeko duten asmoen ondorioz hainbat ertzainengan eragina gertatuko denez, eta sindikatuen erabateko babesak bere garrantzia izango duela ondo dakitenez, hortarako  aldekotasunak bilatzen hasiak dira.

Gaur bertan, lagun bilatze honek hanka sartzera eraman ditu, zenbait sindikaturi aurretiaz informazioa aurreratuta agertu bait dira, orain gutxira arte, Ares Kontseilaritza garaian, gertatzen zena errepikatuz.

Aldekotasun hauek lotu nahiaz, Saila eta 103 Mahaian partaidetza dugun Sindikatuen arteko bilera bilateraletarako ere deitu gaituzte, ostiral goizez  izango den Mahaiko bilera baino lehen gauzatze asmoz.

ELA Ertzaintzak parte hartuko du bilera horietan, baina zera argituz, negoziaketak dagozkien tokian egiten direla, hau da Mahai Negoziatzailean, beste elkarjartze hauek argitasun gehiago izateko aukeratzat ez besterik jotzen ditugula, eta ondorioz hor gertatutakotaz ere berriak kaleratuko dizkizuegula.

2.- Murrizketei dagozkienez, (Ez ahaztu gaixotasun egoeran egotearren egiten dizkigutenak, ordu kopuru igoera, egun baimenduen lapurketa,  aparteko ordaina, beste zenbait ordainetako murrizketak,... ) eztabaida Sail honek erabakitzat jotzen du, Gobernuak horrela erabaki duela eta ber-eztabaidarik irekitzeko asmorik ez omen duelarik.

ELA tik argi utzi diegu guretzat eztabaida-gai garrantzizkoa dela eta txanda-pasa egiteko  inolako asmorik ez dugula.

Beste zenbait tokitan, EAJ-ko karguek murrizketa hauek ez ezartzea erabaki dutela ikusiz, ez dugu ulertzen, ez eta onartzen, guri ezartzea.

ELA ren eskakizun hauek 103 Mahaiko eztabaidatik ez dugu at uztea onartuko.

Hori azpimarratze asmoz, ELA Ertzaintzako zenbait kidek Erandioko egoitzaren atarian elkarreratze zaratatsua gauzatu dugu bilera gertatzen zen bitartean.

Langile garen heinean, gure eskubideen alde borrokan mantenduko gara.

3. Zerbitzu Eginkizunak.- Ziriborroak aurkezten ditu. Bata Mugikorrarako eta bestea Ertzainetxe eta Trafikoko Unitateak betetzeko.

 

EZ, EZ , EZ MURRIZKETARIK, EZ !!!! INPOSAKETARIK EZ!!!