103 Mahaia: Murrizketa eta antolaketa anabasaren antolaketa alde jarraitzen dute

Gaurko bilerako deialdiak, aztergaietan, lan-baldintzen akordio arautzailearen negoziazioa jasotzen bazuen ere, agerian gelditu da Segurtasun Sailburutzaren ordezkariak kendu dizkiguten eskubideak itzultzeko asmorik ez dutela; ezta galdu dugun erosketa ahalmena berreskuratzekoa ere, ez eta aurretik hitzartua daukagunarekin errespetua gordeko duen akordio arautzaile berri baten negoziaziotzekoa ere. Halaber, zerbitzu-eginkizun berri baterako deialdia egiteko asmoa azaldu dute. Deialdi honekin eurak, eta euren beharrezko languntzaileek, eragin duten antolaketa-anabasari konponbidea eman nahi die. Zerbitzu-eginkizun lanpostuak AKZ nagusian eta Gipuzkoako lurraldekoan, eta Gipuzkoako ikerketan izango dira.
Ikerketako arazoa ez da konponduko zerbitzu-eginkizun batzuekin. Benetan, oraindik eta prekarietate handiagoa eragingo dute (santu bat jantziko dute beste hiru biluztuz).
Zarauzko ikerketarako 19 zerbitzu-eginkizun deitzen dira, eta Ondarroarako 9, gainerakoak emaitzen arabera.
Lanpostu horiei dagokienez IKI egiten ari diren guztiei, edo amaituta dutenei baina lanposturik gabe daudenei, aholkatzen diegu bertan izena ematea. Gutxien-gutxienik orain dauden lekuan lanpostua eskatuz, bestela gertatu daiteke nahi ez den beste lanpostu bat esleitua izatea.
Berriz salatu dugu hau guztia txatal bat ipintzea besterik ez dela; eta antolaketa-anabasa ez duela konponduko, ezta ikerketa arloak duen arazoa ere.
Era berean, salatu dugu Ertzaintzako autoen parkea dagoen egoera. Baita, hori dela-eta lan egin behar dugunean jasan behar dugun egoera negargarria ere.
ESAN sindikatua negoziazio mahaian ez da egon eta horrek harritu gaitu. Izan ere, erakunde hori, orain arte behintzat, Segurtasun Sailaren morroi leiala izan da. Ez da ahaztu behar eurak izan zirela Segurtasun Sailburutzari hainbeste min egiten dion sindikatu arteko Ekintzen Batasuna apurtu zutenak, eta gutxiengoan izanda ere mahai gainean ipintzen zaien guztia adostu dutela.
Nolako egurra halako sua. Hau da, sailburuak ertzainei zor izan behar dien errespetua irabaztearren eta egin diren eskubideen murrizketa itzultzea eskatuz, eguna joan eta eguna etorri, ertzainen alde borrokan ari ginen gainerako sindikatuak albo batera uzteko erabakia gaur bileran ez agertzeak ez du inolaz ere zuritzen. Are gutxiago, gainera, ziurrenik Sailarekin itundua izan denean.
Gaurko bilerak oso argi utzi du Sailaren borondatea aldatzeko mobilizazioekin jarraitu beharra dugula. Beraz, egin diren murrizketak itzultzeko eta antolaketa-anabasari konponbidea emateko, eta ikerketa arloan dauden arazoei konponbidea emateko mobilizazioa beste biderik ez dugu.
EGOERA IRAULI AHAL IZATEKO MOBILIZAZIOA DA BIDE BAKARRA