103 mahaia. Negoziazioa nahi dugu, ez inposiziorik

103 mahaia. Negoziazioa nahi dugu, ez inposiziorik
ELA Ertzaintzak eta beste sindikatu batzuk INPOSIZIO mahaitik alde egitea erabaki dute, ikusi baitute Sailak ez daukala ertzainen lan-baldintzak negoziatzeko borondaterik. Gurekin ez dute akordiorik nahi, gu haien esanetara jartzea baizik.

 

Sail honek otzan-otzan onartu ditu Rajoyren erabakiak, bereak bailiran, eta gainera, harago joanda, azken urtean ikusi izan dugu egunetik egunera ertzainen eskubideak hondatzen ari direla inposizio unilateralen ondorioz:

 

  • Soldata murrizketak, lan-eskubideen galera (baja laborala, 35 orduko lanaldia, norbere gaietarako egunak, Itzarri...).

  • Lanpostuen zerrenda aldatzea, Ertzaintzari eredu berri bat ezartzeko; arau nagusia, ultra-malgutasuna.

  • Ikertzeko eredu berri bat ezartzea, pertsonal kontuan murrizketa handiekin; honek antolakuntzari dagokionez kaosa eragin du, eta ondorioa herritarrentzako oso zerbitzu txarra izango da.

  • Etengabe egiten dira deialdiak zerbitzu-eginkizunetarako eta derrigorrezko adskripzioak ezartzeko; emaitza, etengabeko interinitatea.

  • Azkoiti eta Zarauzko komisariak bateratuta mantentzeko erabakiari eustea, beronen porrota agerikoa izan bada ere; gainera, halako bateratze gehiago egiteko asmoa dago.

  • Aldebiko bilerez baliatzen dira aldaketa hauetan laguntzaile diren sindikatuen mesedetan.

  • Ertzainei arazoak besterik eragiten ez dizkieten gestioekin entretenitzen eta distraitzen ari den bitartean, agerian uzten du Legea betetzeko asmorik ez duela, Lan-baldintzen Akordiorako proposamenik ez baitu egin, ELAk berea duela hilabete eta erdi egin arren; bestalde, Ertzaintzan ezarritako murrizketa guztiak mantentzen ditu.

 

Jokabide hau ertzainekiko errespetu falta izugarria da, eta erantzun egin behar diogu; hitz ematen dugu erantzun hau antolatuko dugula, mesedeen truke Sailarekin kolaboratzen jarraitu nahi ez duten sindikatuekin.

 

Egoera hau ikusirik, ulergaitza gertatzen da ESAN sindikatuaren menpekotasuna; inposizioak salatzen ditu jendaurrean, baina Mahaian jarraitzen du, Administrazioari babesa emanez; izan ere, bilerak publiko izatearen aurka dagoen sindikatu bakarra da bera.

 

Antolatzeko eta erantzuteko unea da

MOBILIZA ZAITEZ!!!

Gure eskubideak jokoan daude