103 Mahaiaren bilera

2012/06/07
Sinatzaileek mesedeak itzultzen dituzte

Aurreko bileran gertatutakoaren ondoren, non ELA izan bait zen sindikatu arteko akordioa bete zuen bakarra, ekainak 5ean egindakora joan ginen, izan ere, uste dugu ErNE, ESAN eta SiPEk ongi erakutsi dutela emandako hitzik eta ezta kolektiboarekin konpromisorik ere ez dutela bete.

Sailak, bere beharretara egokitu ahal izateko, LZren beste aldaketa bat azaduz hasi da bilera, baina horretarako ez zuen kontuan izan pertsonalak lanpostu asko eta asko meritu lehiaketaz aukeratzeko eskubidea duela.

Saiatu dira azaltzen CICG I balditza izango dutela sortzen diren EB/GB lanpostuek. Horretarako dotazio berriak ez direnez, ez dago lapostuak amortizatu beharrik. Etorkizunean 74 izango dira. Une honetan 25 diren arren. Dena osatu artean Guardiako Ikerketa Unitatean utzik dauden lanpostuak amortizatuz egingo dute. Horrenbestez, HSneko Unitate Buruaren baitan geldituko dira.

Gure jarrera orokorrean LZ berriaren aurkakoa izan da: beste lanpostu batzuk bereizteari uko egiten bait diote (KAZ, AL, Analista…), bigarren jarduerako katalogorik ez dagoelako, ez eta Guardiako Ikerketako Unitatekorik, ez eta Errefortzuko Brigadakorik, eta abar…, eta berriro gure proposamena eman diegu.

ErNE eta ESANek soilik aurka daudela esan dute, besterik gabe. SiPEk ez du adierazpenik egin.

Bigarren Jarduerari buruz, Sailak aitortzen du legealdi honetan ez dela EHPLren aldaketarik onartuko, eta abuztuan adostutakoa betetze aldera, Dekretuaren berregokitzapena egiten dute egungo Legearen arabera argitaratu ahal izateko. Adinagatik egoera horretara pasa nahi dutenek, 2012 urtean 56 urte betetzen dituztenetik hasita, ekainaren 11 eta 30 bitartean eskatu behar dute. Bere eragina honako hau izango da: urten egin beharreko orduak gutxitzea, 24 ordu 56rekin, 32 ordu 57rekin, eta 48 ordu 58tik aurrera. Urriaren 3tik hasita(hedapenaren eguna) gauez lana egin beharrik ez dute izango eta egun horretararte %60 gehiago dirutan jasoko dute. Aukera hau egiteak goragoko kategorian lan egitearen baliogabetzea ekarriko du.

ELAk nahikoa ez dela deritzo eta atzera bota du, eta 2011an aurkeztu genueneri eutsi diogu. Gainera, indarrean dagoen Legean oinarritzen denez, erreklamatu dugu egoera honetarako aurreikusitako funtsean dirua ipini dezatela, azkenean ere abian jartzen da-eta.

ErNEk eta ESANek oniritsia eman diote beren akordioa delako. SiPEk ez du adierazpenik egin eta CCOOk aztertuko duela dio.

Horren ondoren,  bilerako gai zerrendan agertzen zirenak tratatu gabe egon arren, ErNE, ESAN eta SiPE inolako azalpenik eman gabe bileratik joan egin dira.

Ondoren jakin dugu ihes horren zergatia zein zen, hain zuzen ere, Sailak zerbitzu-eginkizunetako deialdia izango denaren JAUNTXOKERIAREN lerro nagusiak agertu dituenean. Izan ere, sinatzaileek onartu zuten, abuztuko Akordioen trukean, Eragiketa Errekurtsoen lanpostuen %20a (Errefortzuko Brigada barne) zerbitzu-eginkizunetan esleitzea eta beraiek duten apetaren arabera. Kasu honetan, batzuk froga fisikoak gainditu beharko dituzte, (uztailean egingo direlarik). Ekainaren 18an deituko dira guztiak, eskaera epea 30arte izango da, eta abuztuaren lehenengo astean emango dira. Mugimenduak urriaren 3an.

Kondekorazio dekretuari buruz, aurka egin dugu, izan ere, hirurteko baten ordainketaren saria soilik Dekretua indarrean denetik aurrera gertatzen diren gertakarietatik jasotzen da eta horrek orain artean beren bizia eta osotasun fisikoa ezohizko eran arriskuan jarri dutenen mespretxua dela uste dugu.