103 Mahaiaren bilera

Gaur erandion egin den negoziaziorako mahai bileraren laburpena, << LZ eta egituraren aldaketa>> gai bakartzat zuena, Sailaren aldetik izan duten erabateko zehaztasun eta informazio eza eta inprobisazioa izango litzatekez.
Hau horrela, kezkagarriena ez da LZ honetan jartzen duena baizik eta bertatik hautematen dena, eta administrazioaren aldetik argitzen ez dena. Horrela da izan ere, ertzainetxetako ikerketari buruz, bateratzeei buruz eta unitate batetik bestera langileria lekuz aldatzeari buruz EZ DAKIT edo ZEHAZTU GABE DAGO erantzuten dutenean.
ERTZAINETXETAKO IKERKETA.- Exijitu dugu argitzeko lana nola egingo den, izan ere, LZ-tik ondorioztatzen da, alde batetik, gehienez ere 3 ofizial ordetara murriztuko dela (ez bada behintzat dagoeneko lanpostua jabetzan dutenak hori baino gehiago daudela unitate jakin baten, orduan gordeko bait dira) eta, bestalde, ajente lehenak gehitzen dira 8-ra. Honek denak aditzera ematen duenez 3 ofizial orde eta 3 ajente lehen izango direla uniformerik gabeko ikerketa taldeen arduradunak, zehaztu gabeko ajente kideez osatua, horrexegatik, premiazkoa dugu jakitea beren zeregin eta lan moduak zientzuk diren. Administrazioaren erantzuna oso lausoa eta isiltasuna izan dira.
Beraz, guardiako ikerketa taldeak, oso murriztuak geratuko dira, eta, ajente lehen bat arduradun nagusi bezala izango dute eta zereginak zehazteke.
HIRITAR SEGURTASUNA.- LZ proposamenaz gero baieztatu daiteke ertxainetxe asko, batez ere txikiak, ikerketa arloan bateratuta lan egin beharko dutela, horregatik, hau dena gainerako arloak ere bateratzeko hasiera baino ez dela aditzera egmaten du, eta, benetan hau dena etorkizunean, ez oso luzera emango den LZ-n egingo da. Aukera horri ere ez diote erantzuten.
UNITATE ZENTRAL ETA LURRALDETAKOAK.- Terrorismoari aurka egiteko Alorrean Egon den langileriari buruz, eta, lanpostua jabetzan dutenei buruz, intelijentzia edo ikerketako beste unitate batzuetan berkokatuko dira, gure iritziz lan aldetik orainarte egin dituzten zereginak behar bezala baloratu barik egiten da, eta, soil-soilik zenbakiak bat egin dezaten.
Zerbitzu-eginkizunetan daudenak, berriz, baliogabetu egingo zaie, eta lanpostua jabetzan badu bertara joango da beste zerbitzu-eginkizun deialdi bat egin bitartean behintzat, baina, hauek berehalakoan eta premiaz egingo dira sortu berri diren Unitateetako premiak betetzeko.
Behin-behineko esleipena duten langileria, berriz, prozesuaren azkenerarte halaxe iraungo dute. ZERBITZU ZENTRALEKO langileria IDAZKARITZA OROKORRERA iragango da, eta beren egungo baldintzak gordeko dira.
LZ-ren aldaketagatik Ertzain kopurua gehitua izan duten unitateak (adibidez PJIZU), unitate hauentzako lan poltsarik balitz, beraien bitartez hornituko da, eta horrela beteko ez balitz zerbitzu-eginkizun deialdia egingo da.
GIDA LANPOSTUAK.- EEBB (Erreskatea, BM languntza taldea…), lanpostu baten gainean egindako gainhornikuntza bidez hornitzeari eusten diote, zerbitzu-eginkizun bidez bakarrik sartu daitekelarik.
Egoera honen aurka agertu gara lanpostu hauek ohiko hornikuntza bidez bete behar direla eskatuz behin eta berriz.
LANPOSTUEN BALORAZIOA.- LZ proposamen honetan era berrian sartzen diren zeregin eta arduren aldaketak direla-eta lanpostuen balorazio berria eskatu dugu.
IKASTARO ETA PROMOZIO BERRIAREN DEIALDIA.- Aurkeztu den memoriak dioenaren ondorioz burutzak eta langileri kopuru gabezia agertzen da, eta, 2016 ortzemuga izena duenez, burutzarako eta gainerako lanpostuak ere betetzeko, bai mailaz igotzeko eta baita kide berrientzako promozio deialdiak egin dezatela eskatzen dugu. Aitortzen dute horretarako premia, eta ziurtatzen dute 2014ko aurrekontuan gorde dutela XXIV promoziorako partida.
LZ 2. JARDUERA.- Konpromisoak betetzen ez direla behin eta berriz salatze dugu. Ez bait da bere-beregi bigarren jarduerako LZ-rik egin.
2014 LANPOSTU HORNIKETA.- Abian diren IKI ikastaroak amaitutakoan (martxoan) zergitzu-eginkizunetarako deialdia egitea premiazkoa dela baieztatzen dute, eta, urrian argitaratu hornikuntza orokorrerako deialdia.
Bilera nahiko etsigarria izan da, eta, proposamen zehatzen aurrean oharrak hartu eta negoziazioa, datorren astean, aldebiko bileretan egitera bideratzen dute, datorren osteguna, hilak 7, bitartean. Egun horretarako 103 mahaiaren deialdi eginez.
Negozioazio horretarako egutegia ipini digute.
103 mahaiaren bilerak urriak 31 eta azaroak 7
Ertzaintzaren Kontseilua azaroak 15
Sailburuaren agerraldia Legebiltzarrean azaroak 20
EHAA argitaratzea eta LZ berria indarrean sartzea abenduak 2
Gure iritzian, LZ ez dira aldaketa sakonik emango, garrantzirik gabeko aldaketa txikiak bakarrik onartuko dituzte.