103 Mahaiaren Bilera

Azaroaren 7ko 103 mahaiaren bileran Sailak LZ-ren zirriborro berri bat aurkeztu du, aurrekoarekiko oso aldaketa gutxirekin.
Bilera amaituta, jakinarazten dute azaroaren 14an Ertzaintzako Kontseilurako deialdia egina dagoela eta bertan INFORMATUKO dutela Ertzaintzaren ikerketarako eredu berriaz – 103 Mahaira ekarri behar zen informazioa jakinaren gainean ezkutatu digutela dirudi, eta LZ.
ELA sindikatuak, ez du ontzat ematen proposamena, ondorengoengatik:
- Oraingo honetako Ertzainetxeen bateratzera ekarriko duen beste baterako LZ iragankorra besterik ez da, Sailaren benetako asmo hau Ikerketako lanpostuen trataeran ikusi daiteken eran.
- Lanpostuen amortizazioa dakar. Nahiz eta orain hutsik gelditu, HS-ko unitatetan murrizketa dakar. Beste batzuk, ostera, kokatuta dauden herriaren aldaketa dakarte horretarako arrazoi koherenterik ez dutelarik eta are eta zentralizazio handiagoa ere badakarte, orain lanpostua betetzen dutenei kalte larria eragineteaz gain.
- Gerorako ere IA-k iraunarazten ditu. Gai honetan uste dugularik egungo egoerak errespetatuz hauek gutxien-gutxienera murriztu behar liratekela.
- EEBB-tan lanpostu “gida” deiturikoei eusten zaie. Hauek, berriz, legearen kontrakoak direla uste dugu.
- Segurtasuneko unitatetan lan egiten duen IKI langileria ordutegi malguan lan egitera darama, aurretik egutegiak, lan zereginak, ordain-sariak, baliabideak… argitzeke uzten duelarik.
- Fakultatibo eta Teknikoak arautzera ukatzen dira.
- Ez du bermatzen prebentzio eta hurbileko eredua. Eredu hau defendatzen dugu eta Sailak, behinik behin bere ekintzekin, bat ez datorrela erakusten du.
- Aldaketek bide ematen die LANPOSTUEN BALORAZIO BERRI bateri, besteren artean BOS aldaketei eta lan ardura eraentzari buruz egiten diren aldaketek.
Berrikuntza bezala Sestaon iragarrita zegoen handiagotzeari uko egin diete gai hau hurrengo LZ baterako uzten dutelarik, ETU (USOT) Intelijentziako bulego Zentralean bateratzen dute, PJ lanpostuak lurraldekatzen dituzte hiriburuetako auzitegietan, ETEN lanpostuak aldatzen dituzte, Hendaiako APLZ (CCPA) eta HS lanpostuak bestelako unitatetan.
Behin eta berriz diote urteraren hasieran izan beharrean abenduaren lehenengotan egingo dituztela mugimenduak, horretarako Z-E deialdia egingo dute Trafiko unitaterako, IA-ko hutsik dauden lanpostuetarako, eta lanpostuen hornikuntzarako eta beste bat Burutzarako, eta ondoren ikerketako unitate arteko beste batzuk. Gogoratu diegu egitura berrira egokitzeko gaikuntzak xedatuko dituen Ebazpena premiazkoa dela.
Sailburu ordeak baieztatzen du 2014ko lehen hiruhilekoan XXIV promozioa egiteko asmoa dagoela indarrean den Polizia Legean eta Lanpostuak Hornitzeko Dekretuan oinarrituta.