103 Mahaiaren bilera

2014/01/27
Aztergaiak: Lanpostuen horniketa deialdia. Espezialitate eta goragoko maila duten lanpostuak betetzeko ebazpena. Ikerketa funtzioetara zerbitzu agindua.

 

  1. LANPOSTUEN HORNIKETA DEIALDIA

 

ARGITALPENEN KRONOGRAMA

 

Ertzaintzaren Egitura Agindua: abenduak 9

ZE Deialdiak: abenduak 11

Mugimenduak: urtarrilaren azkenetara aurreikusten da.

 

  • ARDURADUNAK: abenduaren 11n indarrean sartuko dira 2 agindu. Horrela, indargabetuko dira 190 lanpostu eta egun berean, behin-behinekotasunez, esleituko dira 161

 

    1. Superintendenteak (3 lanpostu), lanpostuen eskaera abenduaren 26ra arte, eta bitartean ZEean

    2. Intendente, komisario eta komisario-ondokoak (benetako mailadunak), eta gainerakoak ZE, eskaera epea urtarrilaren 9a arte.

  • ERAKUNDEARTEKO ETA KOMUNIKAZIOAK: 2 lanpostu IA bidez. Eskaerak urtarrilaren 9a arte. Langileri guztiak parte hartu lezake.

  • INTELIJENTZIA BULEGO ZENTRALA: IAn 50 lanpostu. Eskaerak urtarrilaren 9a arte. Langileri guztiak parte hartu lezake.

  • IDAZKARITZA OROKORRA: MLz (berarizkoak+merituak) ajenteentzako 20 lanpostu. Eskaerak urtarrilaren 9a arte. Langileri guztiak parte hartu lezake. Eginbeharreko frogak 28 gaiei buruz oinarrituta dago eta nahitaez langileri guztiak egin beharrekoak dira. Ez dira kontuan izango orain unitate honetan bateraturik gelditzen diren langileriak azkeneko deialdian egindakoak.

  • IKERKETARAKO TRAFIKO UNITATEAK: 5 lanpostu ajente lehenentzat eta 20 ajenteentzat Bergaran. 12 ajenteentzat Oiartzunen. 13 ajenteentzat Erandion. 7 ajenteentzat Vitoria-Gasteizen. Eskaerak urtarrilaren 9a arte. Espezialitaterik gabeko Langileri guztiak parte hartu lezake.

  •  

    Lanpostuak ondorengo urrenkeran emango dira: 1nengo Intelijentzia Bulego Zentrala, 2ena Trafiko Unitatea eta 3ena Idazkaritza Orokorra

     

    2.- ESPEZIALITATE ETA GORAGOKO MAILA DUTEN LANPOSTUAK BETETZEKO BEHIN-BEHINEKO EBAZPEN IRAGANKORRAREN ZIRRIBORROA. Abenduaren 5ean aurkeztuko da bere behin-betiko onarpenerako.

     

    2012ko harekiko, hau da HS eta ikerketa Arloak bereizten zituenarekiko, dituen berrikuntzarik garrantzitsuenak dira, bi arloetako langileriak, batak zein besteak, ZE bidez eskatu ahal dituztela hutsik dauden lanpostuak betetzeko espezializazio edo goragoko mailetara. Espezializazioa duten lanpostuetan lehentasuna izango du espezializazioa izatea mailan aurretik. HSneko lanpostuetarako maila lehenagokoa izango da, eta, berdintasuna izanez gero espezializaziorik ez izatea.

     

    ELA sindikatuak, nahiz eta aurretik egindako batzuk onartuak izan diren, ondorengo aldaketak proposatzen ditu:

     

    • Titularraren ordezkapena, dela lan-ezintasuna, formakuntza ikastaroa, etbar…ematen direla ere, lehenengo egunetik bertatik ordain-sariaren eskubidea sortzea. Erabat baztertzen dugu hutsik gabe hiruhilebete jarraian ordezkatzen denaren lanpustuan lan egin beharra. Jakina, gertakari bereziak edo beste edozien arrazoiengatik berriro ordezkatzen bada, hiruhilebeteko zenbaketan zegoen egunetik jarraitzen du.

    • Espezializazio lanpostuetan dauden praktiketako langileriari gainerakoen ordain-sari antzekoak sortu behar dizkie.

     

    Era berean, ulertzen dugu, lanpostuak betetzeko aginduetan maila goragoko lanpostuak egin izana, eta, mailaz gora egiteko frogak gainditu ondoren deialdian ziren lanpuestu mugatuagatik bertara sartu ez denak, lehentasuna izatea jaso behar duela. Honetarako EHPLk hiru deialdira mugatuz ezartzen duenak ez du funtsik.

     

    1. IKERKETA FUNTZIOETARA ZERBITZU AGINDUA

     

    Gaizerrendan ez zegoelarik, informatzen dute laster argitaratuko dela Zerbitzurako Agindu bat ondorengoak jasoko dituena:

     

    • Ikerketako langileria era honetara bananduko dira: Uniformezko Ikerketan (Guardiakoak), Kasuak, Begizko Ikuskaritzan (BBII), Itelijentzia eta EI/GI. Gerta daiteke egungo horniketa zenbakiek LZn daudenekin bat ez etortzea baina hori da erdietsi nahi dena. Badituzte azken zenbaki batzuk baina ez dituzte ematen

    • Oraingoz, Guardiako langileria beren borondatez Kasuetara edo BBII igarotzen ez bada aukera gordeko zaio. Hala ere, aurrera begira gogoratzen dute Akordio Arautzailean jasotako, hau da, ikerketakoak txandakatzen lan egitekoa. Sartzen diren berriek Guardiatan hutsik balego lanpostua eskatu ahalko dituzte, eta, gainerakoak Kasuetara eta BBIIra.

     

    • BBIIko eskualde taldeak sortuko dira Bilbo, Sestao, Durango, Donostia, Eibar eta Vitoria-Gazteizko unitatetan beraietako langileriaz osatua.

     

    • Ikerketako egutegia hiriburutakoak eta hornikuntzaren araberako beste batzuk eta Lurraldetakoak izan ezik ondorengoa izango da: Guardiakoak egungo berdina. Kasuak eta BBIIkoak zenbatekoaren arabera izango da. 6 edo gehiago badira urrenkera honetan 5-2, 7-7. 6ra iristen ez badira 5-2. Hiriburuak bata zein bestea izan dezakete arrazoituta.

     

    ELA sindikatuak salatzen du hitz eman eta publikoki iragarri den kalitatezko eta hurbileko zerbitzua ematea baldintza hauetan oso zaila izango dela. Gainera, langileriaren kalte ekonomiko eta eskubide galera garrantzitsuak emango direla, Akordio Arautzailea ez betetzea erraztuz. Lantokiei buruz, berriz, leku eta baliabide gabezia emango dela. Erantzuten dute ahal den bezala egokitzen joan beharko dela.

     

    Era berean exijitu dugu lan-txanda urrenkera horiek berak aitortzea beste Unitate batzuetako langileriei, hau da: Ikerketa Kriminala eta PJei esate baterako

     

    4.- GALDERA-ESKAERAK

     

    LAN-POLTSEN UKO EGITEAK.- Eskaini zitzaien lanpostua hartu baino lehenago bera hartzeari uko egin zienen eskubidea gordetzen dan ala ez galdetuta, erantzuten dute baietz.

     

    2.JARDUERAKO LANPOSTUAK POLIZIA ZIENTIFIKOAN.- Berriro ere diegu aurreko LZn zauden 6 lanpostuak orain ez direla ageri. Erantzuten dute kentzea erabaki dutela.

     

    900 LERROA.- Egungo egoera argitzeko eskatzen diegu. Erantzuten dute argi dagoela, langileriak dagoeneko ez du deitzeko betebeharrik, nahikoa da bakoitzak bere Unitatera deitzearekin. Ez du inolako ondoriorik Lerrora ez deitzeak. Honen aurrean exijitzen dugu lerro hau desagertzea, baina, urteaskotako kontratua dagoela diote eta hori ezinezkoa dela. Ez dakite zenbat urtetarako den kontratua.

     

    ERTZAINTZAREN ZUZENDARIAREN GAITASUN EZA.- Galdetzen dugu ea GGBBaren Zuzendaritzatik Ertzaintzaren Zuzenariagan agindu eskuordetzerik egon den, izan ere, diru kopuru erreklamazio baten Gorako Helegiteari Ertzaintzaren Zuzenariak erantzun dio, bide batez, erreklamatzaileari emateko aginduz. Sailburu-ordeak eta Zuzendariak ezer ez dakitela eta harridura agertzen dute, eta, horren aurrean, exijitzen dugu ikerketa bat bideratzea jakiteko ea zergatik Gervasio Jn.ren eskuetara iritsi den agiri hori.

     

    BMan LEGIONELA PNEUMONIA KASUA.- Prebentzioko ordezkariei ez zaiela horren berri eman salatzen dugu. OSALANek BMen lan-eraikuntzetan ikuskaritza Teknikoa eta laginak hartu aurretik horrelako kasu bat eman delaren berri ez bait die langileen prebentzioko ordezkariei berri eman. Horrela egin izanak Lege-hauste larria da.