103 Mahaiaren bilera

2014/07/16
“Adeitsuak”, agerian

Gaur, uztailak 16, Erandioko Segurtasun Saileko egoitzan negoziazio mahaiaren bilera zelarik ELA, SiPE eta EUSPEL sindikatuok ate aurrean elkarretaratzea egin dugu, Sailaren Arduradunen aldetik edukiak dituen negoziazioari uko egiten diela salatzeko, eta, aldi batez, atzo bertan Zumarraga eta Beasaingo ertzainei jakinarazi zieten 2 ertzainetxeen itxiera inposatzeagatik.

Gai zerrendan akordio arautzailearen negoziazioa eta kudeaketa partekatuaren negoziazioa aurreikusten zen, eta, aurreko aldietan bezalaxe, egitea erabakita daukatena jakinaren gainean jartzeko erabiltzen da negoziazio mahaia, eta, negoziazioa, guk lehentasunekoa adierazi dugun gaietaz, EZER ERE EZ.

Behin ikusirik negoziatzeko inolako borondaterik ez dela, ELA, SiPE eta ErNE sindikatuek bilera utzi dugu, izan ere, horrelako jokamoldeek ertzainei eta bere ordezkariei begirunerik eza adierazten die.

Atzo, bilera aurreko egunean, hilak 15, Zumarraga Bergararekin eta Beasain Tolosarekin bateratzen direla jakinarazi zuten, eta gaur negoziazio mahaian aurkezten dute: ZERTARAKO? DENA ERABAKITA BADAGO! Hori bai, gaurko bilera balio izan digu gutxien-gutxienik jakiteko Sailburuak bilerak egitea ohikoak dituela adeitsuekin eta lankidetzan diharduten sindikatuekin, hau da, ESAN eta CCOOekin, Sailburuak dio, aurrera egiten ari direla “bide positiboan eta asko”.

Eta galdetzen dugu: zertan goaz aurrera eta zer da hain positiboa? Guk, mugikortasun geografikoa eta funtzionala, ertzainetxeen itxierak, murriztu digutena berreskuratzeaz etengabeko ukapena eta aldi oroko eskubide urraketa  besterik ez dugu ikusten. Beste batzuk aurrerabidea ikusten dute eta hori baieztatzeko mahaian gelditzen dira Ertzaintzaren eraispenean parte hartuz.

Hau dena borrokaren bidez aldatzen da, eta, hori, berriz, gurekin segurua da.  

Uztailak 29, Beasain eta Zumarragako ertzainetxetan elkarretaratzea eta auto ilara egingo dugu (SiPE eta EUSPELekin batera) herri horietan itxiera batek dakarrena sozializatu dezaten.