103 Mahaiaren bilera

Bileran Sailak informatu gaitu hurrengo LZan egin nahi dituen aldaketa "batzuetaz", hala nola: lanpostuetan gehienez eta gutxienez irauteko denboraz. Ertzainetxeen kudeaketa elkarbatuaz (Urola-Kosta). Begizko Ikuskapenen zentralizazioaz. Lanpostuak sortu, bihurtu eta amortizatzeaz.
Lekualdatze lehiaketaz (hedapenaz) baieztatzen du atzeratzen dela baina ez du 2016ko urtarrila baino lehena egikaritzerik nahi. Eta ez du merituak neurtzeko taula osoaren proposamenik egin.
Lan egutegiei buruz, aurrekontu murrizketen ildoari jarraituz, Zaintza eta Errekatean BMLU (7/7 09:30ra) ezarri nahi dute. Bilboko Justizia Jauregian B2 (gauik gabekoa) ezartzea. BMrrean egutegien bateraketa iradokitzen du denek BMLU duen berdina IZAN DEZATEN. Langileriaren aldekook ordutegi malguari eta jagoletzan proposatuz aurkeztu dugunei buruz informatuta gelditzen dela dio.
Akordio Arautzaile berriari buruz ez du inolako proposamenik aurkezten, adieraziz Legea (Madrileko Gobernua) betebeharrean dagoela, eta, ez dela aterako Eusko Jaurlaritzak (Aurrekontu Legean) ezarritako ildotik.
Honen aurrean - ErNE, ESAN, SIPE eta EUSPELekin batera- zera exijitzea erabaki dugu: orainartekoa berriro aurkeztu dezala astebeteren buruan eta hori ondo aztertzeko beharrezkoa den AGIRI osoarekin batera, hau da: LZ BERRIA, Lekualdatze Lehiaketa, erabiliko den Merituen baremoa eta Akordio Arautzaile Berriari buruzkoa