103 Mahaiaren bilera

POLIZIA LEGEA.- Bostgarren aldaketaren aurreproiektu-zirroborroaren negoziazio-aldia bukatutzat ematen dute, eta Ertzaintzaren Kontseilura aurkeztuko dute datorren astelehenean, hilak 14. ELAk Ertzaintzari eragiten dieten lehen eta bigarren zirriborroei 29 alegazio aurkeztu dizkie; Sailak hitz eman du erantzuna laster emango duela. Gainera, Udaltzaingoekin bilera bateratua egiteko deialdia egin dezan eskatzen diegu; izan ere, lege honek eurei ere eragiten baitie, eta horrela egitea ona dela uste dugu; baina, horretarako eskuduntzarik ez dutela adierazi eta ezezkoa eman dute.
AKORDIO ARAUTZAILEA, ORDUTEGIAK.- ELAk berriro ere negoziazioaren aldeko jarrera agertu du, batez ere indarrean dugun Akordio Arautzailearen edukietan, eta berriro 2014ko urtarrilaren 20an mahai gainean ipini zen proposamena atera dugu (Osotasunari heltzen dio). Sailak negoziazioari uko egiten dio bere nahia atalez atal banatuta negoziatu nahi duelako, eta, gainera, egoki zaion epetan. Horretaz gain, baita, gutxienik mahaian dauden bi erakunde sindikalek hala egitea onartzen dutelako (ESAN eta CCOO).
ESANekin adostuta sailak lortu du berak nahi zituen: LZ, Zerbitzu-eginkizunak eta Izendapen Askeak, eta, gainera, ebaki/itsatsiren ondorioz zatika itzuli dituzte:
• Antzinatasunagatiko Baimen-egunak (kontuan izan Jaurlaritzak Ertzaintzari soilik eman dizkiela, aldeko sententziei esker).
• Urteko lanaldia laburtua
• Eusko Jaurlaritzako langileri guztientzat %1eko igoera
Orain, sindikatu-batasuna apurtzea erdietsi eta gero; bukatutzat ematen du %1 baino gehiagoko gastua ekar lezakeen edozein negoziazio, edo urteko lanaldia murriztea lekarkeen edozein gai ( ordutegi-indizeak, etab).
Ordutegi malgua: ELAk, behin eta berriz, exijitzen du lanaldi malgua erabiliz aurrez ezarritako egutegia aldatzen bada, eman beharreko berme eta kalte-ordain guztiekin egin beharko dela. Gauza da, gaur egun ordutegi honen erabilera aurrez ezarrita dauden helburuetatik aparte egiten dela. Esate baterako, langileria ikerketa premia dituzten kasuen beharrak betetzeko erabili ordez, Ikerketako Guardietan sortu duten arazo larriari erantzuna emateko erabiltzen da, edo beste eginkizun arruntetarako; erabilera hau doan irteten bai zaie. Gauzak aldatzeko asmorik ez dute, zeren eta, diotenez, egun indarrean dagoen Akordio Arautzaileak horretarako bide ematen omen die.
Stanby: kendu nahi dute honako Unitateetatik: Babeserakoa, Eraikinen Segurtasuna eta Ertzainor. Baina, ez dute esaten horren ordez zein egutegi ezarriko duten.
Landa-eremua: Landa-eremuko ertzain-taldearentzat hiru asteko lanaldiak ezarri nahi dute: 5 lanegun 2 libre | 7 lanegun | 7 libre Beti goizez eta arratsaldez lan egingo dute, edo goizez bakarrik urtaroa zein den kontuan hartuta.
Erreskatea: egutegia aldatuko dutela diote behin eta berriro, nahiz eta jakinarazi diegun:
• Emango den zerbitzua ezin izango dela bermatu.
• Bertako langileria horren aurka dagoela.
INPOSIZIOAREN AURREAN MOBILIZAZIOA BESTERIK EZ DA GELDITZEN