103 Mahaiaren bilera

2016/03/17
103 Mahaiaren bilerak honako gai-zerrenda zuen: 1.- Deialdietarako hautaketa prozedura (C124) 2.- Lan-baldintzen Akordioa eta Kalte-ordainen Dekretua 3.- Eske-galderak

1.- Deialdietarako hautaketa prozedura

Honako lanpostu hauetarako: Barne Gaiak, Idazkaritza Orokorra, Erakundeen Segurtasunerako Burutza Nagusia, Zaintza eta Erreskate-Unitatea, Polizia Zientzifikoaren Burutza, Joko eta Ikuskizun Unitatea, Ikerketa Kriminal eta Polizia-Judizialeko Burutza, eta Ertzaintzaren Arabako Lurralde Burutza (C124 Deialdia)

- Eskaerak egiteko epea apirilaren 14a arte izango da. Berehala Gurenet-en argitaratuko dira.

- Frogak apirilaren azkenetarako izango dira, eta lanpostu aldaketak maiatzaren azkena edo ekainaren lehenengoetarako.

- Froga bakoitzaren ikasgai garatua ELAT-en eskuragarri egongo da, eta eskatzaileei emango zaie pendrive-ean.

- C120 (IKI, ARDATZ,AKZN), C123 (IA-ak gaur argitaratuak), C121 eta C122 (20 bat zerbitzu-eginkizun egiterapen-eskala  lanposturako EHAAan martxoaren 22an argitaratuko dira) lanpostu horietakoren bat erdiesten duenak deialdi honetatik (C124tik) edozein fasetan egonda ere kanporatua izango da.

ELAk dio bat-batekotasuna eta itolarriarekin ari direla. Gainera, ondorio kaltegarriak izango ditu IKI egiten ari direnentzat. Izan ere, ezin izango dute doakie lanpostuetan parte hartu HSean baizik, eta argitaratu bezain laster IKI lanpostuetara joango dira derrigorrean.

Hori horrela dela Sailak onartzen du; baina, hutsik dituzten lanpostuak betetzeko premia larria dutela diote, eta ezin dutela argitaratu bitartean itxaron (maiatza). Halaber sailak onartzen du C120 zerbitzu-eginkizunetan parte hartu ez dutenek ez daukatela bermatua egun duten Unitatean behin-behineko lanpostuan geratzea. Pare bat egun barru jakingo dute, deialdi hori ebazten denean, hain zuzen ere.

2.- Lan-baldintzen Akordioa eta Kalte-ordainen Dekretua

- Proposatzen dute Dekretuaren zati batzuen aldaketa negoziatzea. Izan ere, egun libretan lanera deiatzeagatik, lanaldia bi ordutan baino gehiago aldatzeagatik, etab… 14€ko  mantenu-saria; eta, gabonaldiko 42€koa, edo egiterapen-eskalakoek janari-sarirako dituztenak (14 edo 21€) euskarririk ez dutelako arazoak sortzen ari dira (atxikipenak dituzte, baina eurentzat zuritzea errazago da)

- Proposatzen dute ZAE (SAM) zati batzuen aldaketa negoziatzea (Gaua egiten ez duenaren ordez lana egiten duenari ordain-saria edo orduzko ordaina gehitzea).

- Proposatzen dute HSeko eragiketa berezietan ordutegi malguaren baldintzak negoziatzea.

ELAk exijitzen du Akordioa osotasunean negoziatzeko proposamena aurkezteko. Izan ere, oraingo proposamena egiten du administrazioari sortzen zaizkion arazoak konpondu nahian, eta ez langileen lan-baldintzak konpontzeko asmoz. Proposatzen duena hobetu behar denaren zati txiki bat besterik ez da, eta tartean gelditzen da berreskuratu behar dugun guztia lehendik ere adostua genuena, hain zuzen ere.

ORDAIN-SARIEN DEKRETUA/OGASUNA

Sailburuordea hasten da SiPE sindikatuari errua botatzen, dena agerian uzteagatik. Sailak Kontrol-ekonomikorako bulegoari eta Zerga-administraziorako Zuzendaritzari kontsulta egiten dio, 2014ko irailak aldera, 2015eko uztailean jasotzen da instrukzioa (Administrazio osoarentzat loteslea dena, ez soilik Ertzaintzarentzat), eta 2015eko urrian Segurtasun Sailak informatzen du 2011 eta 2014 bitartean egindako ordainketa, guztira 1.577.824€koa da. Egun horretatik aurrera bakoitzari doakiona nominan atxikitzen da. Baina  2015eko urtarriletik urrira bitartekoaren kontuak egitea gelditzen da.

Arestian adierazitako miloi eta erdi hori, gehituta 2015ekoa, banan-banan atera behar dute. Luze joko du, eta behar bada urte honetan amaitu gabe egongo da. Ogasunari jakinaraziko zaio eta Funtzio-publikoak bakoitzari dagokion T10 bidaliko dio, ondoren aitorpen osagarriak egin ditzagun.

ELAtik uste dugu Administrazioaren aldetik arduragabekeria egon dela. Izan ere, zerga-betebeharra langilearena izanda ere (horrexegatik zerga-aitorpena egiten dugu), euren gain hartu behar dute ordaintzera behartuta gauden kopurua. Bi arrazoi ditugu horrela uste izateko, eta laburki azaldu ditugu sarrera eman diogun idatzian; labur esanda honako hauek dira:

-    Zergaldi bakoitzean kopuruei buruz banan-banan atxikitu eta informatu beharra dute.

-    Sailak berak, 2011an egindako negoziazioetan Dekretuaren legaltasuna bermatua zegoela esan zuen. Zati guztietan, alegia, txosten ezberdinen arabera fiskalitateari buruko legalitatea ere bai. Azken horri buruz Sailburuordeak gaur aitortu digu kontsulta egin duela eta EZ DAGOELA HORRELAKO TXOSTENIK. Horren ardura Etxegarayk izango du, aurreko GGBBetako Zuzendariak.

-    Gutxien-gutxienik uste dugu arduragabekeria dagoela.

Erantzuten dute Epaile batek agintzen badu bakarrik hartuko dutela erantzukizuna. Oso gustura beteko luketela horrelako sententzia bat, baina ofizioz ez dutela horrelako arduragabekeriarik onartuko.

(ikus ELAk aurkeztutako idatzia ELA WEBean)

3.- ESKE-GALDERAK

BMLU – Etengabeko egutegi aldaketak egiten dituzte, abisatu aurretik gorde behar den denborarik gabe eginak, gainera. Baita, oso aurretik planifikatutako gertakarietan ere.

GAIKUNTZAK – Sinatuta daude batzuk. Baina, atzeraeragina langileriak benetan lana egindakoa baino txikiago da. Hau da, aurretik egiten zuten eta lan egiteari ez diote utzi eragina izan duen bitartean. Gainera, otsaila ez da aitortu. Zuzendariak dio banan-banan begiratuko dituela.

EAEtik KANPO EGINDAKO IKASTAROEN ORDU ZENBATZEA – Denbora gutxi zenbatzen da. Akordio Arautzailea betetzen dela diote, eta bertan jasotzen da benetan ikastaroak irauten duena edo horretara programatutako orduak soilik kontatuko direla. Gutxienez 16 ordu izatea eskatzen dugu.

AM, EO, LN (dedikazio erregimenak) – Idatziz bost galdera egiten ditugu dedikazio erremen horiei buruz. GGBBtako Zuzendariak dio bere esku daudenei idatziz erantzun digula. Geratzen direnak, telefonoak erabiltzeari buruzkoa, ibilgailuak, etab… polizia arlokoei dagokiola azaltzea.