103 mahaiaren eta Ertzaintzaren Kontseiluaren bilerak

2020/05/11
Gaur, maiatzaren 11n, negoziazio-mahaia eta Ertzaintzaren Kontseilua bildu dira, eta honako gai hauek jorratu dira
LANBIDE-KARRERA
Gaurko bileran, ofizialki aurkeztu da Dekretuaren proposamena, eta gaixotasunagatik edo lanekoa ez den istripuengatik hartutako lan-bajak zigortzen jarraitzen da. ErNE eta ESANek 2011n sinatutakoaren erantzukizuna beren gain hartu ordez, proposamena ez dute ontzat hartu. Sailak onartutzat hartu du, bere interpretazioaren arabera karrera proposamen horrek Polizia Legean jasotakoarekin bat egiten duelako; PPk aurkeztutako zuzenketaren ondorioz, eta prentsa-aurrekoan ErNEk eta ESAN sindikatuek babestua izan zena.
 
2011n ErNE eta ESANek sinatutako akordioaren aurka egin zuen ELA-Ertzaintzak; besteak beste, bidezkoa ez delako eskubide hori gauzatzeagatik zigorra izatea. Horrenbestez, bidegabekeria hori jasotzen duen erreglamenduari uko egiten jarraitzen diogu, eta auzitara jotzea aztertzen ari gara.
 
ELAren arabera lanbide-karrera hau Osakidetzan dagoenarekiko erabat diskriminatzailea da (Administrazio berbera, baina tratu desberdina), honako hauek direla-eta:
 
1 ) Ekonomia aldetik ikusita, maila eta sailkapen-talde berberean, Ertzaintzako pertsonalak %40 gutxiago jasoko du Osakidetzako langilearen aldean (Adibiderako: IV maila Oinarrizko Eskalan gutxi gorabehera 2000 euro gutxiago).
 
2) Finkapen aldetik ikusita, Ertzaintzako Lanbide-Karrerak urtez urteko ebaluazio zorrotza egitera behartzen dizu egiaztatutako mailari dagokiona kobratu ahal izateko; aldiz, Osakidetzako pertsonalari, behin maila hartuz gero, urtez urteko ebaluazio premiarik gabe FINKATZEN DU.
 
3) Gaixotasun eta lanekoa ez den istripuaengatik urteko <<osagarrien>> galera izan ahal du, edo dagokion Maila ez hartzea.
 
Adostutakoa ez da lanbide-karrera bat; produktibitate osagarri bat baino ez da.
 
KOMISARIO-ONDOKO KATEGORIAN MERITUEN BAREMOA
 
Onartzen da Sailaren aldeko botoarekin; ErNEk ez du bere jarrerarik agertu; gainerakoak aurka egin dute
 
KOMISARIO-ONDOKORAKO UNITATE BARRUKO ZERBITZU-EGINKUZUNEN EBAZPENA
 
Onartzen da Sailaren aldeko botoarekin; ErNEk ez du bere jarrerarik agertu; gainerakoak aurka egin dute
 
2020KO MARTXOAREN 18KO EBAZPENA (COVID 19 ALARMA)
 
Ordutegi arrunterako itzulera ekainaren 1ean; hiru sarrera ordurekin (06:00, 06:30, eta 07:00), eta maiatzaren 31n lan-txanda amaitu eta ekainaren 1ean lanean hastekoa bada (G2), aste horretan egun oso bat libre izateko eskubidea izango du.
 
Lan-baimen guztiak eskatu ahal dira. Oro har ez da oporretarako ezarrita dagoen % gehituko, Unitate bakoitzaren irizpidearen arabera izango da. Jan-hornitzea (catering) kenduko da, eta baita 15 minutu lehenago irten ahal izatea ere.
 
NORBERAK LEKARKEENAK
 
Proba serologikoak.- Araban amaitu dira. Gipuzkoan Osakidetzak zentro gehiago ipini ditzan eskatu da; eta Bizkaian Uribera gehitzea. Osakidetza, aste honetarako bertako, aukera guztiak aztertzen ari da.