103 Mahairen bilera

1.- EGUTEGIAK
Bilera aurretik erakunde sindikalek egindako proposamenen aurrean Sailak bere postura zein duen argitzen du.
Gaineratzen du ITSAS atalak MENDI-koen eta URPEKARI-en txandakatzearekin bateginda egongo dela.
ELA-ren proposamenari dagokionez:
JAGOLEAK: proposamena baztertzen du eta berea aurkezten du.
Erantzuten dugu ezartzen duten egutegiak argi uzten duela langileria gehiagoren premia dagoela, Stanby egoera behar ez bezala eta gehiegikeriaz erabiliz. Urteko lanorduaren planifikazioa 12tik 10 ordutara jeisten da, langileria bere ordu libreetan dagoenean erabili ahal izateko asmoz, eta ordu hauek indize zuzentzailerik gabeak izanik. Jagoten dena berehalako gertakari batengatik kanpoan bada, ardua hauek lan ordu planifikatuta egonarren, ez dira zenbatzen. Besteak beste, arazo hauek ez dituelako konpontzen sailaren proposamenaren aurka gaude.
JOKO ETA IKUSKIZUNAK: proposamena baztertzen du
ELA-re proposamenak ikerketakoen oinarri berdintsuetan egina zegoen, lanaldietan malgutasuna izanik, egutegi malgua kentzen duelarik. Gainera zerbitzuen aurreikuspen egokia eskatzen dugu, ez bait dira onargarriak azken orduko lanaldien aldaketak, batik bat, eskuhartu behar diren ekitaldiak aurretiaz jakiten direnean. Honi erantzuten diote planifikazio egoki batekin erantzun beharreko arazoa dela.
LURRALDE IKERKETA ZERBITZUA: proposamena baztertzen du
ELA-k proposatzen zuen lurralde unitateetan (KIU…) dagoena ezar zitekela ertzainetxetako ikerketan egiten den lanaldien segidetan. Baztertzen dute, horretarako ondorengoa esanez: 5-2, 7-7, “EZ BAIT DU IKERKETAREN JARRAIPENA EGITEN UZTEN”. Erantzunak ez du funtsik, izan ere, bi talde ezberdinek bategingo lukete aste berean eta horrela emango litzateke jarraipena, bietako batek jarraituko baluke besteak atsedena hartu eta berriarekin txandakatuz, erabilgarritasuna (LM) orain baino langileri gehiagorekin hartu beharko litzateke, eta, horretaz gain, ezin zaio arrazoi horri eutsi ertzainetxetako kasuetako taldeentzat ere ez luke balioko. Gervasio Gabirondok ez du arrazoi hauei erantzuteko asmorik agertu eta ezarpena ontzat ematen du.
HELIKOPTEROAK: proposamena onartzen du
BESTE BATZUK: BM-ren Laguntzarako Unitatean erabiltzen ari diren malgutasuna baztertzen dugu, izan ere, ordutegi malgurik ez duten langileria dira. Erantzuten dute zerbitzu-eginkizunaren bidez lanpostu hauek eskaini zirenean langileriak xehetasun hori ezagutzen zutela. Azken hau ez da egia, izan ere, EB desagertuaren lanaldiaren malgutasunaz hitzegiten zen orduan, eta han, absentismoagatik emakortasun osagarria zegoen eta orain, berriz, ez da emango.
ErNE-k proposatutakoei buruz:
ESKUHARTZE-koak: zatika onartzen du
BM-ren LAGUNTZARAKO BRIGADA: proposamena baztertzen du
2.- AURKI ATERAKO DIREN DEKRETOAK
Jakinaren gainean jartzen dute, Mahai Orokorrean akordiorik egon ez zenez, Jaurlaritzaren Kontseiluan aurki aurkeztekoak dituztela bi dekretu, bata urteko lanorduari dagokiona eta, bestea, Lan-Ezintasunari buruzkoa.
Halaber, aste honetan bertan aurreikusten da Madrilen onartuko dela norberaren gauzetarako kendu zituzten hiru egunetik bat hartu ahal izatea, 2103 eta 2014an hartzekoak izango dira. Beraz, lehenengoa hartu ahal izateko 2014an horretarako aldi bat egokitu beharko da.
ELA-k, beste erakundetan adostua izan den gisan, urteko lanaldia luzatu gabe uztea, antzinatasuneko egunak itzuliak izatea eta norberaren gauzetako hiru egunak berreskuratuak izango diren benetako negoziazioa egitea exijitzen du. Azken egun hauek Mahai Orokorrean ELA-ren akordioagatik eratorriak dira-eta, eta ez EBEP-etik, han negoziatu zirenean Eusko Jaurlaritzak berak ez bait zuen Oinarrizko Legetik eratorritako gisa onartu, eta, orain kentzerakoan, berriz, bai.
3.- GALDERA ESKARIAK
IKERKETAKO KASUAK.- Antolaketaren ikuspuntutik hartuta Burutzei egitasmoaren ezarpen praktikoa ondo azaltzea eskatzen dugu, eta, lan baldintzen, bakoitzaren eskubideak, unitate barneko zerbitzu-eginkizunen… xehetasunak ondo jakin bitartean dena gelditua izan dadila.
Ertzaintzaren Zuzendariak erantzuten du “Nagusi guztiek egitasmoa ezagutzen dutela eta ez baldin badakite galdetu ez dutelako da”. Gaineratzen du “prozesua abian jartzeko legealdi osoa beharko da, erakutsitako karteletan esandako gisan”. “Egon beharko da eta ahalegin gehigarria egin beharko da, eta hau otsaila bitartean lehen urratsa besterik ez da”.
Giza Baliabideen Zuzendariak onartzen du GGBB eta Ertzaintzaren Zuzendaritzaren artean koordinazioak hutsegin duela, ondorioz, saiatuko direla Burutzen eta GGBB-en langileri arteko zalantzak argitzen.
BEGIZKO IKUSKARITZAK.- zerbitzu hau nola egingo den ez daukagu informaziorik, esate baterako gauez gertatzen den delito baten aurrean. Gervasiok hiriburuetako BBII langileriak egingo dutela erantzuten du, hauek 24 orduz egongo direla. Guk erantzuten dugu horrexek argi uzten duela nolako iluntasunarekin egitasmoa ezartzen ari diren. Galdetu beharra al daukagu dena ondo pentsatua duenean? Langileri guztiari informazio guztia ematea exijitzen dugu.
IKERKETAKO NAGUSIAK.- Irabazitako eskubideak direla- eta guardiako taldeetan ofizial-ondokoak behar baino gehiago badaude kasutako taldeetako nagusi izendatuko diren galdetuta, informatzen dute ezetz. Kasutako talde edo taldeetan ofizial-ondokorik ez badago ofíziala izango dela diote.
IKERKETAKO BOLONDRESAK.- Atalen baten lanpostuak baino bolondres gehiago badaude zein izango da esleipen hurrenkera? Erantzuten dute unitatebarnean zerbitzu-eginkizunak emateko erabili diren lehentasun irizpide berdinak erabiliko direla.
EI/GI-rako Z-E-en ESKAERAK.- Dagoeneko EI/GI-ko lanpostuak beteta egonda, azken LZ-n eskatzen ziren eskakizunak betetzen dituzten Langileriari eskainiko zaizkie? Erantzuten dute, zerbitzua ematerakoan beharrezkoa den eraginkortasun irizpideagatik, hurrengo lanpostu esleipenerarte, egun, lanean ari direnak jarraituko dutela.
B8 SEGIDA.- Ordutegi segida hau, edo gauez lanegitea ez dakarren beste bat, esleitzen zaien langileriak galduko al dute doakien emankortasuna? Era berean txanda aldatzetik doazkien kalte ordainak? Erantzuten dute baiezt, halaxe dagoela jasota Akordio Arautzailean. Salatzen dugu eragiten dien langileriari are eta murrizketa gehiago ezartzea dela, aurretik hainbesteko ordain-sariari izateko ingurikimena zutelarik orain beraien nahiaren aurka zapuzten da.
UROLA-KOSTA.- Egitasmo-pilotua 2014ko ekaina bitartean luzatzearen arrazoia zein den galdetzen dugu, eta erantzuten dute hiritar segurtasunari buruzkoa baloratzeko nahikoa izan dela baina ez horrela ikerketari doakiona. Aipatutako balorazioaren berri emateko eskatzen dugu eta hurrengo Ertzaintzaren Kontseiluan hala egingo dutela hitz ematen dute.
LANDA-PATRULLA.- Mugapen bakoitzean gisa honetako baliabiderik ez dira erabiltzen ari orokorrean, eta, beharrezkoa dela uste dugu. UROLA-KOSTA-ren kasuan, gainera, berebiziko landa eremua izanda oso nabarmena da gisa honetako zerbitzua emateko inolako interesik ez dela, izan ere, lehentasunezkoa Legebiltzarrean patruila kopuruari buruzko datu baikorrak ematea izan bait da, beste Unitate batzuei uzteko hainakoa gainera. Ipini dezatela exijitzen dugu.
IDAZKARITZA OROKORRA IKASGAI-ZERRENDA.- Polizia Instrukzioetako papelezko atzipenik ez dago. Eskatzen dugu zerbitzu-eginkizunetara izena ematen duen langileriari eman diezaiotela ikasgai-zerrenda bana. Erantzuten dute urtarrilaren 9tik aurrera hala egingo dela.
IBZ, PJ-EKO LANPOSTUEN ESLEIPENA.- Langileriari lanpostu berriak berresleitzeko erabili den irizpideen berri emateko exijitu dugu. Gervasiok erantzun du IA-koentzat “lanpostu bakoitzaren hesia kontuan izanik” egin dela, eta, hautaketa “ ni neuk edo konfidantzazko jendeak egina izan da”. Ikerketarako Burutza Zentralerako eta PJ-erakoak aurretik bertan zaudenak kontuan izanda egin da. Exijitzen dugu lanpostu horiek merituzko lehiaketan eskainiak izan daitezela langileri osoak parte har dezan.