103 MAHAIren inposaketak jarraitzen du

2014/04/04
Estefania Beltran de Herediak zuzentzen duen Sailak Ertzainen interesen defentsan bidezko protesta egiterik ez du onartzen, eta ez du onarpenerako zentzu horretan inolako urratsik eman, alderantzizkoa baizik, akordio arautzailearen negoziaziorako borondate ezaren eta bere inposaketa jarreraren aurrean protestan elkarretaratuta geunden ELA eta SiPEko langile ordezkariok Erandioko instalazioetatik kanporatuak izan gara

Negoziaziorako gure borondatea agertuz bilerara bertaratu gara eta  Akordio Arautzailea negoziatzeko gaiarekin hasteko exijitu diegu, eta, Azkoitia eta Zarautzeko Ertzainetxeak berez bateratzen dituen zirkularra berehalakoan indargabetzea. Horri uko egin diote, beraz, mahaitik altxa eta 7.gaia (Akordio Arautzailea) hasten denean abisatzeko eskatu diegu, eta bitartean SiPEkoekin batera egon gara elkarretaratuta eta protestan, kubo eraikinaren harreraleku nagusian,  bilerara noiz deituko zain.

Horren ordez, ustekabean, Ertzaintzaren Nagusiaren aginduz, Erandio Ertzainetxeko geure lankideen bidez kaleratuak izan gara, horrenbestez, negoziaziorik ez duela nahi agerian gelditu da, eta, nahikotzat ematen du bileran jarraitu duten ESAN eta CCOOen aldeko laguntzaileekin.

Negoziazio mahai honetan Ortzemuga 2016ri esker beraiek sortutako arazoa besterik ez zuten konpondu nahi: oporrak, Polizia Kriminaleko Arlokoen egutegia (aurretik interesatuak eta unitate burutzak adostua) eta Brigada Mugikorreko Brigada Laguntzaileari gabonetan lan egiteagatik Akordio Arautzaileak dioenaren arabera doakiena ezartzea, izan ere, Akordio hori betetzeko egindako erreklamazioen aurrean ordaindu beste irtenbiderik ez zego2014en.