103 Mahia 2013/03/21

Hiru bilera egin ondoren, arrotasun eta inposizioa besterik ez diegu ikusten Saileko Nagusi hauei.
Ordutaz, baimenetaz, egun libretaz... -ko eskubideak mantentzeko edota negoziaketa bideratzeko inolako asmorik ez digute azaldu, Hego Euskalherri bertoko beste hainbat Administraziotako langileekin gonbaratuz bigarren mailako tratamendua ematen zaigularik
Aste hontan izandako bileran banatu ziguten RPT delakoaren zirriborroan edota Ertzaintzako Zuzendariaz 2016. urterako Ertzaintza-eredutazko ihardunalditan aipamenik ere ez egin ostean, Ertzainetxeak bateratzeko edota zenbait lanpostu amortizatzeko dituzten asmoetaz egunkarietatik jakin berri izan dugu
Ertzaintza berraldatu nahi omen dute, baina ertzainak kontutan izan gabe.
Egiazko beharrei aurre eman ordez, Ares-ek aurreratutakoaren jarraipen hutsean mantentzen dira, izena aldatuz baina eskubide gabeko beharrak eta menpekotasuna dakarren % 20 ko behin behinekotasun ereduan oinarrituz.
Gauzak horrela joanik, bilera horietan parte hartzen jarraitzeak Saila babestu besterik egiten ez duenez, negoziazioari uko egiteko besterik erabitzen ez duten mahaitik alde egitea (ErNE k ere egin izan duen eran) erabaki dugu
Helarazi diguten azken zirroborroak aldaketaren bat izan ditzake, batez ere puntuaketei dagokion arloan, datorren asterako behin betirakoa helaraziko digutela esan dutelarik