103 Mahiaren bilera

2012/02/17
TBU eta beste unitate batzuetan ordutegi segida berriak // Murrizketen neurriak

TRAFIKO ETA BESTE UNITATE BATZUETAN ORDUTEGI SEGIDA BERRIAK

Saila/Ertzaintzaren Zuzendaritzak osatzen duten tandemak, sinatutako akordioen urraketa berriak aurkezten dizkigute. Orain B8 ordutegi segidaren ezarpena da, Ertzaintzako lankideen soldata murrizketa gaineratua izango duena. Trafiko unitateei eragingo die, baita ere, lekualdatzeak egiten dituzten unitateei, eta auzitegietakoei. HSean egun dugun 5 asteko txandetako segidan antzekoa da, baina gaueko astea goizekoa egiten da, hau da:

• Ez da gaueko produktibitatea jasotzen ( LH.ren 20.8 art. Urratzen delarik)

• K.A.ren 15.2 artikuluko kalteordainik ez dira jasotzen.

Jada ezartzen da, 20.3 art. ezarritakoa urratuz, bertan, joan den urteko abenduaren 31a baino lehen egingo dela finkatzen da, eta gainera aurretik 103Man negoziatuta gero.

• Sailak ez du aitortzen hau beharrizan ekonomikoengatik egiten denik, AKORDIOEK HORRETARAKO BIDE EMATEN DUTELAKO baizik.

ELAk, horrelakorik egiteari ezezkoa eman dio, arestian aipatutako arrazoiengatik, eta egoera berri eta ezohizkorik ematen denik ez du onartzen, berdina egiten urteak ari gara-eta.

Exijitu dugu edozein aldaketa egitera ere, honek ezin duela izan ordainsariaren aukeraren galerik, hala egin behar balitz BOZaren balorapen berria egiteari ekin beharko litzaiokelarik.

MURRIZKETA NEURRIAK

GGBBen Zuzendariak ezintasunen aurrean murrizketak egiteari buruzko Funtzio Publikoko Araua aurkezten du, esanez arlo guztiei betetzera behartzen diela.

Hala eta guztiz ere, Ertzaintzan murrizketa arinduko lukeen formula proposatzen du:

• Murrizketa aurreko hileko oinarri aurautzailearen gain ezarriz, egun 88€/eguneko agente bakoitzeentzat, hilebete bakoitzeko soldata-orrian sartuko litzateke porduktibitate gisa, horrela 98€ izanik.

• Gau bakoitzeko 8 minutu gehituko litzatekez, 64 orduko poltsa sortuz, eta LE egunetaz aldatuko liratekez.

• 3 eguneko lanegun aldatzea (aurreko LH.an 6 ziren), aldatu ahal izango liratekez sendagilearen zuriketa-orriak (bajaren ordezkoa) lanean hiru egunetan ez egoteko bide ematen duenaren ordez.

Laburbilduz, murrizketak onartuz gero eskubideak beren artean aldatzean datza.

ELAk ez du onartu inolako murrizketa neurririk negoziatzerik.

Exijitu dugu, Mahai Orokorrean bezalaxe, atzera botatzea, eta sinatutakoa bete dadila. Akordioak nahikoa ez direla uste dugu, eta ahal den neurrian hobetzen saiatuko gara. Jakina da, berriz, ez genituela onartu eta ez ditugula onartzen ere, baina aitortzen dugu sinatutakoak ertzainen gehiengoaren zilegitasuna dutela.

Proposamenak ez du inolako erakunderen babesik izan eta aurreikusi daiteke datorren astean, honi buruz, araua argitaratuko dela.

Txosten bat eskatu dugu Akordioen beste edukiei murrizketak nola eragingo dien argitze aldera, hala nola:

• Adinagatik ordutegia murriztea (2.jarduera): EZ DUTE ERANTZUTEN.

• Lan garapena eta LEa antzinatasun bezala ez hartzea: Berdin

• 900 lerroa: aurrera jarraituko du, nahiz eta 600.000€ kostatzen dela aitortu.

GALDE-ESKEAK

DZ/GZ.- Zein da Sailaren asmoa? Ezkutuan negoziatzen ari da. 103Mra ekarri beharra dago, agerian gelditzen da negoziazio kolektiboak behar duen begirunea galtzen dietela. Erantzuten dute egungo eskubideak oso osorik beteko direla.

JOKO UNITATEA.- Beste lurralde batzuetara bidaltzen dira lanera goiz eta arratsaldeko lanaldietan, eta ez zaie jatekorik ordaintzen. Erantzuten dute lanaldia ordutegi jarraian dutenei ordainduko zaiela, jateko hartzen duten denbora kenduz.

58 URTE.- Ezarriko den 2.jarduerako Dekretua argitaratzen den bitartean gauek ez egiteko eskubidea gauzatu ahal izango dute.

23.OPORRALDIAK.- Besteei bezala ez zaie ezartzen. Zuzendariak erantzuten du Ikastegiko Zuzendaria dela hori erantzun behar duena, Artezkaritza Kontseiluan hala erabaki zen-eta.

ZAINTZA LANAK.- Jardunaldiaren iraupena aldatu da. Ezer ez dakitela erantzuten dute. Egin beharreko funtzioen aldaketagatik izango dela diote.

TERRORISMOAREN AURKAKO ALORREAN ALDAKETAK.- TIAn egiten ari diren aldaketei buruz galdetzean, BUEN jn. erantzuten du “dena gerta liteke”:

• LDUa Alorretik irteten da?

• USOT Unitatetik ERLO taldea irteten da?

• UCOR Unitatea desagertu eta funtzio batzuk Zerbitzu Zentralera eta beste batzuk, berriz, Ikerketa Unitatera igaroko dira.

• Nola egingo da hau guztia?, LZa aldatuta, amortizazio bidez?

BESTE BATZUK.- Atzerapenen ordainketa otsailean ez da egin (arrazoi teknikoak). LE.gatik lehengo urtean hartu gabe gelditu ziren oporrak hurrengora iraultzen dira, honetan sententzia ugari dira arrazoia ematen digutenak; autobide eta epaiketa gastuak ordaintzeko formularioak eta araubidea; hedapena gauzatzeko emango diren urratsen egutegi zehaztua... ASTEARTERAKO Araua argitaratuko dute.