103 Mahaiaren bilera

ELA-Ertzaintzak, LZ-ren aldaketak egitea, zerbitzu-eginkizun eta izendapen askeko lanpostuak gai-zerrenda hartuz, Sailak deituriko 103 mahaiaren bileran parte hartu du.
ELA-Ertzaintzak bilera horretan, besteak beste, Ertzaintzak gaur egun duen antolaketa-anabasa konponduko lukeen LZ-ren aldaketa egitea proposatu du, hala nola: ikerketan, mugikortasun geografikoa, EE-EE-tan errekurtso gabezia…
Beraz, zerbitzu-eginkizunen aurrean zera proposatu du:
1.- Ertzain bat berak ere ez dezala lantokiz atzera egin.
2.- Ertzaintzaren hedapenak etorri eta hedapenak joan, behin eta berriz errepikatzen den egoera behin-betiko konponduko lukeen 0 mailatik hasita azkenetaraino, ertzain guztientzat euskara ikastaroak bermatzea.
Izendapen askeko lanpostuen gaian, berriz, gorengo zuzendaritzako lanpostuei soilik eman behar zaizkiela lanpostu hauek exijitu du ELAk. Ondorioz, izendapen askeko lanpostuen deialdia mesede batzuen ordainetan soilik ulertu daitezke, eta ez benetako premiengatik.
ELA-ren proposamenaren aurrean Sailaren erantzuna oso argia izan da: inork gaur egun duen lanpostutik atzera egin dezakeenik ez du bermatzen, eta, Ertzaintzaren euskalduntzea ahalbidetuko lukeen behin-betiko konponbiderik aurkitzera ez dago gertu.
Sailaren aldetik hauek dira proposatzen dituzten zerbitzu-eginkizun lanpostu kopuruak:
Bide-zaintzan: Oiartzunen 22 lanpostu, Bergaran 12, Araban 11 eta Bizkaian 13
Herri-segurtasunean: Bizkaian 120
Horrenbestez, Sailak egindako proposamenak -eta besteak beste, ESAN-en oniritzia jaso duenak- gure ustetan ez du bermatzen txarrenean ere ertzainak gaur egungo lanpostuetan gelditzea, eta, ertzainen euskalduntzea ere ez du bermatzen.
ELAn beti uste izan dugu administrazioak negoziatzeari uko egiten dioenean, beharrezkoa den begirunea, eta eskubideak, kalean irabazten ditugula; horretarako borrokatuz, eta, hain zuzen ere 2015eko lehenengo hileetan egin genituen batzarretan aurkeztu genituen konpromisoei eutsiz Ekintzen Batasunerako hitz eman genuen. Uste osoa dugu erdietsiko genituzkeen helburuak izango liratezkeela ESANek gainerakoak albo batera utzita Sailaren eskuetara bota ez balitz, hauei bermerik gabeko irtenbidea erraztuz eta inolako kosturik gabe, gainera.
Argi eta garbi diogu: egin-eginean ere, milaka ertzain kalera aterarazi genituen akordiok, eta, sindikatu guztiok sinatu genituen akordio berberak ESANek hautsi ditu. Horretarako salneurria oraindik ez dugu ezagutzen, baina seguruenik oso merkea izango da. Hortaz, Sailak lortu du Batasuna apurtzeko zuen bere helburua; baina, hala eta guztiz ere, bidegabe kendu dizkiguten eskubideak berreskuratzeko borrokan jarraituko dugu, borrokarako benetako borondatea duten erakundeekin bat eginik, beti ere, elkarlan estuan jarduteko sinesgarritasun nahikoa gelditzen bazaie behinik behin.