2012/10/18 103 Mahia

Goragoko mailako edo espezialitateko ZEnen Ebazpenari buruz jardun da.
Joan den ostegunean Sailari bidali genion agiria, aurkeztu zuten zirriborroaren, aldaketarako 20 proposamen inguru zituena. Uste genuen sailak proposamen hauetaz lanean aritu zela bere proposamenean aldaketak eginez. Aurkeztu duten aldaketetan esan dezakegu hasieran Sailak proposatu zituen funtsezko gaiei eusten diela. Besteak beste honako hauek:
- Ikerketa eta HSaren arteko bereizketa. Beraz, ez da uzten ikerketako inori HSra igaroten.
- Ordezkapenetan goragoko mailako funtzioetan benetan 90 egun natural baino gehiago lan egin beharrari euste dio kobratu ahal izateko.
- Irizpideak soiltzen dituzte; espezialitate bakoitzean berezitu beharrean, espezialitateari aipamena eginez, orokor bat egiten dute.
- Mailaz igotzeko ikastaroa egiteko sarrera gainditutako pertsonalari buruz hasierako irizpidea aldatzen dute. Orain ulertzen da onartuen eta ez onartuen zerrenda argitaratzen denetik eskubidea erabili litekela izendapenaren premiaren ordez.
- Trafikoko Alorrean Ofizialen mailakoei uzten zaie ikerketatik
BSnera igarotea. Trafikoko ikastaroak BSkoak beste balio du espezialitateaz jabetzeko.
Gainerakoan ia aldaketarik ez dago, eta asteartean 10:00etan bilera berri baterako deia egin zaigu, behin betiko proposamena luzatuz horretarako.
Eskari eta galderak:
- 1. - Arkautin irakasten ari diren AKZ-Ardatz ikastaroa. 3.motako ikastaro trataera emango zaio. Hauteskude egunean lan egin behar dute.
- 2. - Berrozi froga fisikoak. Ikastegiaren erantzukizuna den etenik gabeko formakuntza eta GGBBen erantzukizuna diren irauteko frogak bereizteko Sailak 2005ko ebazpena aldatu egingo duela dio, behin betiko sistema abian jartzearren.
- 3. - ELA sindikatuak lan jazarpena salatzen du. Erandioko Unitate Buruak jasaten ari dena, nabarmenki legezkanpokoa izan zitekeen eskaera baten aurrean txosten juridikoa eskatzearren hain zuzen ere. Gaia Ertzaintzako Kontseilura bidaltzen da eta Zuzendariak Idazkariari agintzen dio gai hau aktan ez duela agertu behar (hau dena oso-oso demokratiko eta garraztasunik gabe)
- 4. Sailaren ordezkariei eskatzen diogu Aparteko Lan-saria izatea bermatu diezaguten hartu beharrezko neurriak hartzera Jaurlaritza hertsa dezaten, hau dena, Ernesto Gasco jaunak PSE-EEko udal zinegotzia eta garraio kontseilari ordea denak hertsatutako mozio bidez Donostiako udaletxeko osoko bilkurak egin duen eran. Mozioa beren eskuetan uzten diegu.
- 5. Bere sindikatu laguna den ErNEri faborezko tratua ematea salatzen dugu eta ezarritako arauei errespetu eza eta, era berean, Ertzaintza osoari. Besteak beste, argitaratuak izan baino lehen sindikatu horri zerrenden filtzazioa egitegatik. Era berean Zerbitzu-Eginkizun horien kudeaketa iluna izan da, izan ere, hasiera-hasieratik ELA sindikatuak eskatutako informazioa ukatua izan da, gurekin bilerak egitera ukatu dira, eta negoziazio mahaiaren deialdia egin gabe zegoela ErNErekin egindako akordioa argitaratu zen. Horrela frogatzen da nola Jaurlaritza honek negoziazio mahaia antzezlan hutserako eszenatoki bezala erabili duen: soil-soilik ErNErekin, eta ESANeko losintxariekin, egindako azpijokoak eszenara ateratzeko.
ERLO pertsonalari doakien gastuen ordaina egitea exijitzen dugu, ez 27-1 artikuluan jasotako ezohiko gastuen arabera, ohikoak direnez aldatu egin behar da