23. promozioko langileen lan eskubideak urratzen dira

Sailburuek oporretako epea ezartzen dizkie eta berariazko osagarriak ez du ordaintzen
ErNEk soilik partehartzeko eskubidea duen, Kontseilu Artezkariaren akordioa salatu dugu, 23. promozioko langileen lan eskubideak urratzen direlako, oporretako epea ezartzen bait dizkie. Halaber, betetzen dituzten Unitate edo arloetako lan-postuei hiritar segurtasunekoa baiano berariazko osagarri berezi handiagoa badagokie ordain diezaietela eskatu dugu.
Lan-baldintzen atzerakada historikotzat hartzen dugu, guztiz onartezina, eta langile hauek praktiketako funtzionarioak izanik beren eskubideak erreklamatuko ez dituztela-eta eginten zaien koakzio garbitzat.