Administrazio eta zerbitzutako Sailburu-Ordea eta pertzonal buruak ordezkatu duten Herrizaingo Saileko Zuzendaritza berriarekin bildu da ELA Ertzaintza

Lehen elkarjartze honetan, Barne Saileko egituraketari buruzko azalpen laburra eginez gain, aurrekontuei dagokienez ez dela soberarik izango, hau da gutxiengo betebeharrei aurre egiteko ez besterik izango dela, inbertsio berririk ez dutela aurreikusten eta egunean eguneko gaiei zuzenduriko dirua ere ildo berekoa izango dela aurreratu digute.
Lan ildo berritaz ziklo aldaketa gertatu denez, Ertzaintza bera ere aritze eran egokitu beharko dela, lan egiteko erak, iharduera, eredua, arautegiak eguneratzea,…. eman beharko direla aipatu digute, zehaztasun handiegirekin izan ez bada ere, eta gaur eguneko ertzaintzaren hedapena aztertzen ari direla aurreratu digute, oraingoz argitasun gehiago emateko gai ez direla gehituz.
Lan baldintzetaz, lan-ordutegi, ordainduriko-baimen eta beste murrizketei dagokienez, aparteko gabonetako ordainsaria tarte,… Gobernu osoaren mailako arazoa denez, Ertzaintzaren eremutik kanpo, Gobernuak erabaki arte ez dutela zeresanik (Gogan izan ostegunean Autonoma deitutiko Alorreko mahaia bildu zela, hortaz web orrialde honetan berri gehiago izan dezakezuelarik)
Barne Saileko Zuzendaritza berriaren azalpenak entzun ondoren ELA tik joan garenok bilera ekintza formal hutsa bihur ez zedin aurreko Sailburutzaz izandako jarrera izango dugula, hau da negoziaketarako aukerrarik aurkituz gero negoziatzaile izango gaituztela, baina inolaz ere ez morroi ohartaraziz gain, hainbat gai zehatz atera dizkiegu:
Gure Sindikatua, eredu konfederalean oinarritua eta zalantzarik gabe abertzalea denez, ez garela bakarrik lan egutegitaz edota osagarritaz hitzegiteaz hasetuko azaldu diegu , eredutaz, Lan osasun arlotaz e.a. ere aritzea eskatuko dizkiegularik, guzti horiek ere lan baldintzekin lotura bait dute.
Murrizketei dagokienez, bat bera ere ez dugula ontzat emango, gurea dena gure eskutara ekar dezatela kendutakoa bueltatuz, eskatuz gain, zenbait aurrerabidetazko aukerak eman dizkegu.
Ertzaintzan 35 ordutako lan astea mantentzeko erabil dezaketen arauaz ohartuz, ELA-k hainbat Udal-Foru Aldunditan, kasuan kasu PP-EAJ-PSE-Bildu eta abarrekin, Gaixotasun osagarria % 100 artekoa izan dadin edota ordainduriko baimen egunetaz zein gabonetako aparteko soldataz, lorturiko adostasunen berri zehatzak eman dizkegu borondatea izanik akordioa errez bideratzen dela azpimarratuz
Ertzaintza barneko arazotaz Ares kontseilaren garaiak utzitako zenbait arazotazko zerrenda azaleratu diegu, betetzear dauden hainbat gaiei erantzun azkar eta egokia eman beharra aipatu eta eskatu diegu, (hara nola zenbait osagarri, 22 eta 23 promoziotakoen eskaerak, azken 103 mahaiko bileran Buen jaunari atera genizkionak,…) Zuzendaritzak azterkuko dituelaren hitza eman digularik.
Negoziatzeko eta ez bakarrik protokoloa betetzeko biltzen jarraitzeko adostasunaz bukatu dugu elkarjartzea.