Sailak lan-egutegiak negoziatzeari uko egiten dio. Horrenbestez, ELA-ERTZAINTZAk Lan Gatazkak Ebazteko Borondatezko Prozedurara (PRECOra) jo du, Ertzaintzako lan-egutegien negoziazioa eskatuz

Joan den urrian ELA-Ertzaintzak Segurtasun Sailera eraman zuen 2017rako Ertzaintzako Arlo eta Unitateetan ezartzeko lan-ordutegien proposamena.
Proposamen hori, Ertzaintzako lan-talde guztiekin bilerak eta kontsultak egin ostean, lortutako adostutasuna eta gero eraman genion Sailari.
Ertzaintzako langileen lan-baldintzak araupetzeko akordioak 16. Artikuluan, 6.paragrafoan, dio: “Hurrengo artikuluetan arautzen diren ordutegiak eta ordu-erregimenak egokitu egin ahal izango dira, aurreikusitako behar berrien arabera, aurrez negoziatuta, eta negoziazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Hurrengo artikuluetan arautzen diren ordutegiak eta ordu-erregimenak egokitu egin ahal izango dira, aurreikusitako behar berrien arabera, aurrez negoziatuta, eta negoziazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legeko 103. artikuluan ezarritako Mahaian egingo da. Ordu-erregimen berriak sortzea aipatu Mahaian negoziatuko da, urte bakoitzeko azken lauhilekoan, edota antolamendu-aldaketak sartzeko premiak hala eskatzen duenean”
Joan den urritik Segurtasun Sailak ez dio erantzunik eman ELA-Ertzaintzak egindako proposamenari. Ez eta, ez du Poliziaren Legeko 103. artikuluan ezarritako Mahaiaren bilera-deirik egin, ordutegiak negoziatu ahal izateko. Oraindaino, urtea amaitzear dela, ez dakigu mahai hori biltzeko deirik egingo denik ere.
Beraz, Sailak negoziazioari egiten dion uko berri hau dela eta, oraingo honetan ordu-erregimen berrietarako, erakunde sindikal honek, gaur, hilak 23, eskaera berri bat egin du. Horretarako, Lanbide Arteko Akordioak, Laneko Gatazkak Ebazteko ezartzen duen Borondatezko Prozedurara jo dugu (PRECOra). Lan-baldintzen akordio arautzaileak ezartzen duena betetzera behartu nahi dugu Saila. Ertzaintzak behar dituen ordu-erregimenak, benetako negoziazio bidez, adostuta egitera, alegia.