Anoetako istiluak

Atzo, abenduak 29, Euskal Herriko eta Bolibiako selekzioek Anoeta zelaian jokatu zuten nazioarteko partidan, beste zenbait emaitzez gain lehen bait lehen bere izaerara bueltatzea eskatzen dizkiegun hamabost ertzain zauritzera eraman zituzten, gertaturikoak aztertuz,
Berton egondako zenbaitekin elkarjartzea gauzatuz gero, ELA Ertzaintzatik zera diogu:
.- Gure kexa, nabaria zen antolakuntza arloko hutsengandik. Antolakuntza, kontrol eta segurtasun arloetan hutsegiteak nabariak izan bait ziren partida aurretik zein ondoren, alkohol-boteilak, bengalak,… zelaira sartzea inolako oztoporik gabe lortzen zelarik.
.- Arlo hauetarako betebeharrez aurreikusi gabe ekintza bideratu zutenei gure ezadostasuna, zeren eta alkohol gehiegikeriak eta zenbait zaletuen iharduerek batzen direnean denok dakigun eran, euskal gizartearen babes zabala duen honelako eguna izorratzeko nahia duten bakarrak nahi luketen gauzak bideratzen bait dira.
.- Ezin utzi salatu gabe ikuspegi polizialetik gaizki garatua izan zen iharduera, aurreikuspen makala izanik gain, kopuruz behar haina ertzain ez bait zeunden gau hartan Anoeta zelaian, zeundenek ere beraien babeserako tresneriarik gabe zeundela azpimarratu zaigularik.
Guzti hori kaleratuz, zaurituei oneratzea opa diegula berretsiz ELA Ertzaintza sailetik gertaturikoa berehala argi dezala segurtasun neurriek zergatik hutsegin zuten ezagutu ahal izateko bidezkoa den prozedurari hasera emaez, eta honelakorik berriz gerta ez dadin hartu behar diren neurriak har ditzala eskatzen diogu Segurtasun ardura duen Sailburu-andereari.