Antzinatasuna dela eta egun libreak izateko sententzia irabazi da

2014/03/24
2012 Rajoyren dekretua bitartean norbanaka sortutako egunak aitortzen dira

Eusko Jaurlaritzak antzinatasun baimen egunak direla eta horretarako eskubidea aitor zezan ELAk administrazio auzibidean ipinitako helegitea zati batean, behinik behin, Bilboko administrazio auzibiderako epaitegiko epaileagatik onartua izan da.

 

Sententzia horretan aitortzen da 2012ko uztailaren 15a bitartean, data hau bait da –hain zuzen ere- Rajoyren dekretua indarrean sartzen den data,  antzinatasunagatik erdietsitako egun libreak gozatzeko eskubidea.

 

Aipatutako sententzia hori irmoa da, EHJAGan Eusko Jaurlaritzak prozedura bereziko helegitea ipintzeko galerarik gabe.

 

ELAk, irabazitako sententzia honen aurrean, ertzainei hotsegiten die 2014ko egunak eska dezaten, eta, hala eskatzen duten ertzainei egun librea izateko eskubidea Zuzendaritzak ukatzen badizkie, sindikatuaren zerbitzu juridikoekin harremanetan ipintzera.