Ares eta bere ekipoak dimisioa eman behar dute dagozkien erantzukizun politikoagatik

2012/04/13
Iñigo Cabacasen heriotza dela-eta, ELAk berriro dio ekintza konkretu bati dagokion banako erantzukizunetik harago, benetako ardura politikoa dela, eta hau Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari eta bere ekipoari dagokie; dimisioa eman behar dute, edo kargutik kendu behar dituzte.

 

Ardurak onartzeko prozesua ezin da burutu ustezko errudunak erabakiz, horrek galarazi egiten baitu honelako gertakarien benetako zergatia ezagutzea, eta gainera aipatutako ardura politikoa ere bigarren mailan geratzea eragiten baitu. Horrela jokatzea behin-behineko adabaki bat jartzea litzateke.

Herrizaingo Saileko arduradunek garatu duten eredu polizialak oraingoaren moduko ekintzak ahalbidetu ditu: jokabide neurrigabeak, beharrezko orekarik ez zutenak eta soilik zoriari esker heriotza gehiago eragin ez dutenak.

Eredu polizial hori gure sindikatuak betidanik salatu izan du, baina euskal poliziaren joera oker hau zuzentzeko ez dugu esparru politikoan borondaterik topatu, eta horrela zor zaion gizartearekiko gero eta urrunago ari da geratzen.