ASERFAVITEko adiskidetze jaurdunaldiak

2013/11/25
Abenduak 23an ELA-Ertzaintzako ordezkariak ASERFAVITEk (Asociacion de Ertzainas y Familiares Victimas del Terrorismo) Gordexolan antolatutako adiskidetze jardunaldietan parte arte zuen

Ekitaldi horretan, Jonan Fernandezek aurkeztu egin zuen Eusko Jaurlaritzak plazaratutako Bake eta Bizikidetza Planaren ildo nagusiak.  Bere agerraldian kolektibo sozial eta alderdi politiko ezberdinek, jaurlaritzako planari egindako proposamenak eta aldaketak azaldu zituen.

Espainiako Barne Ministeritzatik, Silvia Miralles Terrorismo Biktimen Laguntza Bulegoko koordinadora etorri zen. Bere agerraldian, 2011/29ko Legeraren 2013/271 ko errege-dekretuak arautzean egindako azken aldaketei buruz aritu zen.

Azkenik terrorismoak  zerbitzuan zauritutako ertzainei domina batzuk eman zitzaizkien.

Emanaldia bukatu eta gero ASERFAVITEko kide eta beste sindikatuzko ordezkariekin hitz egiteko aukera izan genuen.