Auzitegi Gorenak Eusko Jaurlaritzaren helegitea ukatu eta ELAri arrazoia eman dio Ertzaintzako langileen antzinatasun-egun edo “canoso”en inguruko erreklamazioan

ELAk Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako 6. Salan sartu zituen demandak, baina Segurtasun sailak epaien aurka jo zuen; hauek irmoak eta exekutiboak ziren, hots, ez zegoen helegite arruntik egiteko modurik, eta horregatik jo zuen geratzen zen bide bakarrera, Auzitegi Gorenera.
Gorenak helegitea ukatu egin du, eta Segurtasun saila eta Jaurlaritza bera nabarmen utzi ditu; gobernua kolektiboak lortutako eskubideak murrizten ari da Madrilek derrigortzen duelako aitzakiarekin. Baina benetan azken instantziaraino iristen da auzitegietan eskubide horiek uka diezazkiguten, lehen instantzian aitortu dizkiguten arren.
ELA-Ertzaintzak Segurtasun sailari galdegin dio 2013tik hona galarazitako antzinatasun egunen eskubidea aitor diezaiola kolektibo guztiari.