Azken berriak

2012/02/24
Ertzaintzaren kontseilua 12/02/20 // LEk murrizketa jardunbidea // Ofizialak. Hautaketa prozeduraren amaiera // Esku-hartzea. Hautaketa prozeduraren aamaiera // Uniformerik gabeko jantzia // Agente 1´nen txandetan kuttunkeria // Ordainketak

ERTZAINTZAREN KONTSEILUA 12/02/20

Aztertu diren gaiak:

1.- Sailburuordeak Gai-zerrendan ez zegoen zehapen proposamen bat ekartzen du eta atzerapen gehiago egon ez dadin onartzen dugu bere azterketa. Sententzia irmo baten ondoren bezala 4 urterako lanetik baztertzeko zehapena da. ELA eta ErNEren abstentzioarekin onartzen da, eta SIPE eta ESANek aurkako botoa eman dute. Esanda bezala Sailburuordeagatik bilera unean bertan aurkeztua izan zen.

2.- Zerbitzu Egintzatzat emateko Aginduaren proposamena: jatorria Brinkolan(1988) ertzain bateri lehergailuz egindako atentaua duena, eta beste bat Zarautzen (AMENABAR enpresa, 2008). Aho batez onartzen dira.

3.-Zarautzen arestian aitatu denaren lankideari Zerbitzu Egintza ukatzeko Agindu proposamena. Sailak bere ukapena proposatzen du betirako arraztoak utzi dizkiola adierazten duen txostenik ez delako. Sindikatu guztiok aurka egiten dugu egintzak jarduera berberagatik adierazpen berdina merezi duela ulertzen dugulako eta ezohizko arriskua izan zelako.

Espedientea berraztertzeko proposatzen dugu eta interesa duenaren beraren txostena gehitzea onartzen da.

4.- Galde-eskeak:

UNIFORMERIK EZ DENEAN ARMA PERTSONALA.- ELAk salatzen du materialak aztertzeko batzordeak sortzen direla eta gero ez zaiela jaramonik egiten, izan ere, beren zereginetarako arma egokiagoak emango zizkietela hitzartu arren uniformedunen berbera ematen zaizkie. Joseba Bilbao jnk, Zuzendariak, esaten du onartu dela hitzarmena baina oraindik ez dela erosi. Egiten denean, erabilerako prest egongo direla baina Unitateen ardurapean.

AK SENTENTZIAK GAITZE IKASTAROAK.- Itauntzen dugu ea Sailak zein urrats emango dituen Akaren sententziak direla-eta, maila igotzeko gaitze ikastaroen legezkotasunari eragiten dietelarik. Ez dakite, ez dute erantzuten.

ZAINTZAK.- Zaintza lanak egiten dituztenen entrenamenduko jantziei buruz galdetzen da: denentzako iristen ez direla-eta. Sailak ez du uste batzuei bai eta besteei ez zaiela ematen, zeintzuk diren arrazoiak jakiteko nahia agertu du.

TXALEKOAK.- Arazoa da berriak ematean neurrikoak ez direla. Berriak ez datoz aurrekoekin bat. Aitortzen dute hala dela eta konpontzen saiatuko dira hitz ematen dute.

UNIFORMEA EZ DENERAKO JANTZIA.- Otsailean ez da argitaratu ebazpena, ohikoa den bezala. GGBBen Zuzendariak dio atzerapena eragin duena hiritar segurtasuneko alorrak lankideen zerrendak bidali ez izana dela. Nahiz eta hori esan ebazpena argitaratu da azkenean. Beste gezurra bat.

LEGE BERRIEN IZAPIDEAK.- Polizia, Segurtasun Publikoa eta Larrialdi Legeen izapideak nola doazen galdetzen dugu. Sailburuordeak erantzuten du azkenarekin arazoren bat egon dela Arabako Aldundiaren aldetik baina konpondua dela. Gainerakoak maiatzean aurkezteko beren izapidea jarraitzen dute.

LEk MURRIZKETA JARDUNBIDEA: LOTSAGARRIA. (Klikatu hemen)

Japoniar eredura CEOErenentik igaro ondoren

ErNE-ESAN-ARES akordio arautzailea sinatu zenean esan genuen ordainsari finkoak finkaturik gabeko ordainsari aldagarrietaz aldatzea, hau da, finkatu gabeko osagarri aldakorrak (produktibitatean oinarrituak) finkoak eta aldian-aldikoak direnen aurretik ipintzean, ugazaba Pribatuaren eredua onartzea zela.

Orain, eredu hori “japoniar ereduaren” aldaerarekin aurkezten zaigu.

LEnei buruz Sailak proposatu duen ordainsarien trataerak dakar:

Atzipena: Neurri honek Ertzaintzaren Zuzendaritzarekin inolako zerikusirik ez duela sinestarazi nahi digute, ahaztuz Sailburua neurri murriztaile horiek ezartzea erabaki duen Jaurlaritzaren kidea dela. Edo norbaitek sinesten du Ares Eusko Jaurlaritzako pertsonal guztiari ezartzea erabaki duen taldearen kide ez dela? Zergatik esaten du Jaurlaritzaren aginduz ezartzen digula, baina bestalde 900 haria erretiratzeaz ez du ezer esaten, Sailaren asmakizun hutsa dena, Akordio Arautzailean dagoena eta beteko ez diren beste gai batzuk ere jasotzen dituena?

Azpijokoa: Ahazten da Mahai Orokorrak, Arloko beste Mahaiak bezalaxe edo 103 Mahaiak berak bezala, negoziazio eremuak direla eta murrizketak onartzeko sindikatuen ezetza dela medio ez dela akordiorik egin, eta ondorioz jaurlaritzaren neurri aldebakarrekoa dela. Mahai Orokorra dela erruduna saldu nahi izatea beste postura batzuei eustearren egiten den jukutria da. Edo ahaztu egin al zaigu laster aldatuko den Polizia Legearen eztabaidan bertan Ertzaintza mahai orokorreko kide ez izatea defendatu duenik badela, eta Eusko Jaurlaitzaren langile guztien Mahai Orokorrekoa ez bada, zertan bihurtzen gaituzte ertzain guztioi?

Lapurreta: langileok gaixotasun egoeretan lansariaren zama geure gain hartu behar izatera eraman gaituzte.

Urraketa, akordioen edukiekin gure ezadostasuna adierazten badugu ere, Sailaren neurri bakoitza sinatutakoaren urraketa besterik ez dira. Emaitza da atzerako urratsak ezartzen direla eta horren ordez leudeken onura urriak, berriz, ez direla betetzen.

EGUNGO LEN TRATAERA EZEREZEAN UZTEA: pertsona bat lan ezintasunean jauzten bada, ezintasun honetan sartzen diren egunak benetan lan egindako egun bezala ulertzen dira, hau da, ez dira errekuperatu behar, eta gainera Gizarte Segurantzaren Eraentza Orokorrean bermatutako lansariaz gain bagenituen lansariaren %100 bermatzen zuten osagarriak.

Eta, ahaztu gabe murrizketak euskal alor publiko orokorrean eta bereziki Ertzaintzan LEk baino zabalago eta ugariagoa direla: lansariaren izoztea, Itzarri desagertzea, 900 haria, erretiroagatik ordainik eza, bigarren jarduera eta karrera profesionalaren akordioak ez garatzea eta ez argitaratzea,…

“Eskaintzen” zaiguna LE egoeretako osagarriei buruz, kostuak geure gain hartzea da, gainera, hobekuntza bat dela sinistu araziz. (Sailak jakinarazi digun bezala, baina abuztuaren 12an sinatu zuten sindikatuekin negoziatzen egon da, beraietako baten batek beren azalpen orrian aitortzen duen bezalaxe)

Ezarpena ondorengoan datza:

Lan ezintasuna bezala ez agertzeko, arrazoi horregatik lana egiten ez diren egunak soberan ditugun orduengatik aldatuko dira (Q), PRs, antzinatasun baimen egunetatik, norberaren gauzetako baimen egunetatik, eta eskubide hauen erabilera agortu baldin bada, lanean ez egotea lanaldi gehiagokoa izango da, uzten digutelarik gero denak ordaintzea, era berdinean, hala nahi izanez gero, baita hurrengo urteko lehenengo bi hilabetetan ere. Laburbilduz, egungo gaixotasun lizentzia ezerezean uzten dute.

BENE‐BENETAN LANEAN FUNTSEZKOA DIREN SEGURTASUN ETA OSASUN ARAUEKIN TALKA EGITEN DUTEN PROPOSAMENA DA. HALABER, LEn BAIMEN ORDAINDUAK IZATEKO ERRESPETUAREKIN, DITUGUN ESKUBIDEEN ERRESPETUAREKIN, GEURE DUINTASUNAREKIN ETA DUGUN ADIMEN MAILARENAREKIN TALKA EGITEN DU, BEREHALA “EZ” ERANTZUN BEHARREAN AURKITZEN GARELARIK.

 

OFIZIALAK. HAUTAKETA PROZEDURAREN AMAIERA

Otsailaren 17ko Akordioa argitaratu da, onartuak eta deialdian egiten ziren lan‐postu kopuruan sartzen zirenen zerrenda ematen duena. BPT aurkezteko epea hamar egun arruntekoa da. Gorako helegitea egiteko epea hilabete 1.

ESKUHARTZEA. HAUTAKETA PROZEDURAREN AMAIERA

Hautatutakoen behin‐betiko zerrenda jasotzen duen otsailaren 20ko Akordioa argitaratu da. Lan‐postuak 14tik 25era gehitzea adosten da. Gorako helegitea egiteko epea hilabete 1.

UNIFORMERIK GABEKO JANTZIA

2012ko otsailaren 21eko GGBBn Zuzendariaren Ebazpena argitaratu da, 2011ko kalte ordainak ordaintzea agintzen delarik.

Egindako lanaldiak, soilsoilik, ZUTABE aplikazioan agertzen direnak izango dira, sistema honek Unitate Buruaren idatzia ordezten duelarik. Gorako helegitea egiteko epea hilabete 1.

AGENTE 1´NEN TXANDETAN KUTTUNKERIA

Agente 1´nen ikastaro txandak egiterakoan eman den bazterkeria salatu dugu, deialdian ipinitako oinarriei jaramonik egin gabe, HEPIko Zuzendariak neurrigabe jardun du pertsona batzuei mesede eginez eta beste batzuk, berriz, kaltetuz.

ORDAINKETAK

Jantzia, produktibitateak, eta autobideetan zenbatekoak ordaintzeko iragarpen egutegia.