Azken berriak azaroa II
AGENTE LEHENAK
Agente lehena kategoriara sartzeko hautaketa-prozedura.-Informazio-Oharra Agente Lehentzako 2, 3, 4 eta 5. prestakuntza ikastoaren txanden aurreikuspen datak.
1.HISKUNTZA-ESKAKIZUNA. HURRENGO DEIALDIA
2011ko azaroaren 18ko EHAAn, 2011ko urriaren 31ko Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariaren Ebazpena argitaratzea aurreikusita dago. Gehiago ikusi...
ERTZAINTZAREN KONTSEILUAREN BILERA 11/11/10
Adar jotzea amaitu da. Sailak, urtebetez baino gehiagoz ErNren lankidetzarekin lehenik eta ondoren ESANenarekin jardun ondoren, onartu du LZ, eta lankidetza horregatik ez dute aldarrikatu izan abuztuko Hitzarmenak negoziatu aurretik LZ honen negoziazio eta erabakita uztea.Lan Bakeak jarraitzekotan, tripak jaten egoteko haserrealdirako tartea besterik ez du uzten LZ dela eta. LZ honek HSean ematen den errekurtso gabeziaren arazoa konpondu gabe uzteaz gain –orain ematen ditugun- zerbitzuen apurka-apurkako desagertzea ekarriko du, Ertzaintzatik kanpora ateraz, malgutasuna gehituz eta zentralizazioa emanaz, eta honen denaren ondorioz erdietsitako eskubideak galduz.
Hedapena 2012. urriaren hasieran egin litekeela esan dute. Horrela salatu dugun bezala, urte bat galdu dutela. Utzik dauden lan postuak, osoak ezagutzearen faltan, inguruan Bizkaian 300, eta 150 Araban izango dira.
Beraz, hauxe da MODERNIZAZIOA, eta Sailburuari esatea hain atsegin zaion bezala: “zerbitzu gehiago eta hobeago, gutxiagorekin”
Joan den LZan mugikortasun geografikoaren prozesua hasi zen (batez ere DIAn), eta egungoan lan- postuen ezkutuko amortizazio, eraldaketak, aldaketak eta deuseztatze prozesuarekin jarraitzen da.
- Donostia, Hernani, Irun, Errenteria, Vitoria-Gasteiz, Bilbo, Basauri, Erandio, Gernika eta Getxoko Ikerketako Agenteen horniketen murriztea.
- Miñoiak: 88tik 77 agentera murrizten da eta beste 1 pertsonen Segurtasunekoa
- Berrozi Segurtasuna: gehitzen da 81tik 103ra (22 izango dira 2´en Jarduerarako)
- KPU: berriro bereizten dituzte 9 atalak, OIK baldintzarik gabe.
- LAZLZ: bulego teknikoko lan-postua desagertzen da baina ez bere funtzioak.
- AIA: 2 “agente C” gehikuntza Erandion.
- LDU: 2 lan-postu sortzen dira Ikuskapen eskalan (C Desac y C Desac+NRBQ)
- EB: 3 urte egon beharra kentzen da.
- Beste aldaketa eta murrizketa AIA, ALB, BLB, HSAB
- Ertzainor Unitatea: 5 Berrozitik Iurretara igarotzen dira, 8 lan-postuen murrizketa eta ikuskapen eskalako 1 sortzen da Iurretan
- Erreskate eta Laguntza Taktikorako Unitatea sortzen da.
Azaroaren 2an 103 mahaian, non CCOOk ordezkaritza baduen, aurkeztutako LZri buruz aldebakarrez erabakitako hainbeste aldaketa direla eta aldarrikatu da izapide-urrats hau berriro igaro dezala legez kontrakoa izatea saiheste aldera. Saila horretara ukatu da.
ELAk arlote eta bat-batean egindakotzat izendatzen du prozesu guztia, LZren behin-betikotasuna salatu eta Postuen Balorapena aldarrikatu du, eta oraingo proposamena arbuiatua izan denez berriro beste bat proposatu du.
LZ GALDERA ERANTZUNAK
LAZLZ: bulego teknikoko lan-postua amortizatzea bidezko ematen duen txostena eskatzen da. Erantzuten dute ez dela amortizazioa nahiz eta funtzio horiek egiten jarraituko duten. Gainera, zerbitzuen premiengatik, beren ezagutzak direla eta beste taldekoren bat ez egotea ordezteko betebeharra izan dezakete. Salatzen dugu iruzurra dela eta kentzea aldarrikatzen dugu.
ERRESKATE UNITATEA.- Salatzen dugu erreskateko atalaren ordutegia aldatzeko nahia izatea, gaueko txandan lan egiteari utzi diezaioten nahi baita, eraginkortasun eta eragiketa gutxiagokoa litzateke eta. Baita ere, Helikopteroko pertsonalen CESa egokitu dezatela elkarrekin funtzioak egiten direnean.
Sailburuordeak erantzuten du Unitate berriari buruzko galdera guztiak laster egingo den 103 Mahaian egingo direla eta hantxe eztabaidatuko dira baita ere. Gauean guardia-talde bat egotea nahikoa dela iruditzen zaio eta gainerakoak mugiaraziko dira beharrezkoak direnean bakarrik.
ERTZAINOR UNITATEA.- Erreskateko ertzainor atala besteengandik bananduta, Iurretara bidaliz, disfuntzioa eragingo luke. Ez da ulertzen banaketa honetan non dagoen eraginkortasuna, ezta ere polizia-logika. Galdetzen da Unitateko gainerakoen etorkizunaz, eta baita ere jakin nahi da multzoko kide guztiei ez informatzearen zergatia zein den. Sailburuordeak ihesean erantzuten du eta erreskatekoak direnez aldaketak logikoa dirudiela esanez babesten du erantzuna. Argitzen du Unitate berria sortzeko agindua eman zaiola eta polizia adituek onena dela uste duten bezalaxe egingo dela.
MIÑOIAK: Hedabidetako informazioetan Miñoien atala zabaldu egingo zela esaten zen eta LZan lan-postuak gutxitu egiten dira. Sailburuordeak erantzuten du bete gabeko lan-postuak direla. Etorkizunean ikusiko dela, eta gaineratzen du, negoziatzen ari direla, baita ere, egungo funtzioetan jardutea.
SESTAOKO ERTZAIN-ETXEA.- Lan-postu horniketa zabaltzea aztertzen ari dira hurrengo promozioa irteten denerako, nahiz eta leku arazoak dauden.
EUSKO LEGEBILTZARRA.- Zerbitzu hau 2.en jarduerako pertsonalez bete daiteke, baina sartuko denaren lan baldintzak egungo lan-postura egokitu beharko dira.
GALDERA ERANTZUNAK
DONOSTIAKO ERTZAIN-ETXEA TAO.- Sailburuordeak dio une honetan, urtea amaitu bitartean, baimenekin jarraituko dela. Iritsi diren adostasuna da 2 gunea erabiltzearena dela, non lanaldi osorako ibilgailua utzi daiteken eta salneurri merke samarrean. Ukatu egin diete ibilgailu partekatuen gunean uztea ikasleentzat izango direlako. Kanpoaldean obra bat egitearen aukera gelditzen da gune bat egokituz eta horretan dabiltza. Aldameneko eraikinean ez dago aparkalekua egiteko lekurik.
Nola eta, ordaindu beharrekoa merke samarra iruditzen zaion ELAK aldarrikatzen du Sailak bere gain hartu dezala , Kalte-ordain Dekretuan jasoz gastu hauen ordainketa. Ukatzen da.