Azken berriak iraila IV
AG 1´ENA PRAKTIKETAN ETA IKASTAROAREN HASIERA
11/09/26ko Ebazpenaren bitartez praktiketako funtzionario izendatzen dira hautagaiak eta lehenengo txanda hilak 27an hasteko deialdia egiten da. Zuzendaritzak esan diguna betetzen badu laster egingo diren hurrengo txandekin elkarren artean estalduko dira. Oraingo honetan ez da egingo oporrekin arazorik egon ez dadin. Hautaketa prozesua eztabaidatua izan da eta ikastaroaren hasiera hautagaiekiko erdeinua izan da, aurreko egunean abisatuak izan baitira. Zuzendaritzari eskatu diogu gogoeta sakona egin dezan, izan ere, baitakigu dimisio hitza beren hiztegian ez dagoela.
ERTZAINTZA EGUNA
ELAk uko egin dio parte hartzeari eta Sailburuari ofizialki hala jakinarazi zaio. Halaber, gure protesta adierazi dugu Ertzaintzaren, autogobernuaren funtsezko erakundea, eta funtsezkoak diren bere Ertzain kideen aitorpena izan behar lukeen ekitaldia bereganatzeagatik eta, Herrizaingo Sailaren eta Sailburuaren, Ares Jn. beraren, eta aurrez aditzera ematen duten Ertzaintzaren eredu berriaren goratzarrea bihurtzeagatik. Ertzaintzaren alde baterako erabileraren erabateko ezadostasuna adierazi nahi dugu (dela egiten duena dela). Bestalde, nabarmendu nahi genuke, nahi bezala saltzen dutela ere, ARES Jn. eta bere ereduari BABESA EMATEKO EKITALDIA, ErNE, ESAN eta EUSPELek abian jarri duten “BAKE SOZIALARI” EGITEN ZAION ERESERKIA, eta Herrizaingoarekin egin duten Hitzarmenaren ordaina bezala egina dela. Gehiago irakurri...
ERTZAINTZAKO KONTSEILUA
Joan den hilak 30ean Ertzaintzaren Kontseiluaren bilera egin zen, bertan ErNEk eta ESANek Lan Baldintzen Hitzarmenari eta zerbitzuagatiko kalte-ordainen Dekretuari oniritzia eman zioten, eta ELA eta SIPE, berriz, aurka egon ziren, horrela “Bake Soziala” egiten duen klausula sinatu izanaren ordainari hasiera emanez.
1.- Ertzain bati lehergailua lehertuta jasotako lesioak Zerbitzuko Egintza aitortzeko proposamena.
ELAk bere alde egin du eta horrelako gertaeretan jardun duen pertsonala domina, zoriontze aipamena … jasotzeko merezimendua duela exijitu du.
2.- ELAk 2011/07/19an eskatutako gaiak, eguneko gai zerrendan sartzeko eskakizuna.
A) Lege-proiektua, Polizia Legearen Laugarren Aldaketa
Indarrean dagoen Legearen Hamabosgarren Xedapen Gehigarrian non arautua dagoen Ertzaintzako hauteskunde sindikaletan Negoziazio Mahai Orokorraren eraketari buruzko indargabetzea lekarkela eta hauteskunde barrutia aldatzeko dituzten zioak azaltzeko eskatuz ELAren galderari erantzunez Sailak erantzun du “ez dakigu”, erantzungo dugu. Isilik gelditu dira, baita ere, ErNe eta ESAN hauek baitira bi ekimen hauen sustatzaileak, horrela beraien siglak indartzen baitira eta ordezkaritza gutxiagoko beste aukera sindikalen desagerpena nahi den.
Laugarren Xedapen Gehigarri berriari buruz, berriz, non 1997. Urtean bigarren jarduerarako sortu zen Fondoa, eta gaur egun antzinako pesetetan zortzi mila milioi baino gehiago direnak, ezabatzen da. ELAk exijitu du engaiamenduari eusteko, izan ere, ErNEK eta ESANek hitzartutako 2. jardueran araututakoan “administrazioaren esanetara” gelditzeko egoera eman daiteke.
Azken honi buruz ErNEk zein sailak adierazi dute aldaketaren izapidea abian dela eta Legebiltzarraren eskumena dela.
B) Ertzaintzako Egitura berriaren Agindua
Agindu honek LZ berriarekin eta ondorengo hedapenarekin lotura estua du. Eskatu dugu 103 M ordezkatutako sindikatuekin hitzartutako epeak bete daitezen, beraz, 2012ko urtarrilean hedapena egina izatea, eta deialdian sar daitezela hutsik dauden Unitate eta Arlo guztietako postuak, eta ikerketa ereduan ematen den edozein aldaketa gaur egun IKIGI eta II ikastaro bereziak gaindituta dituzten pertsonalek, eta aldaketa aurretik egin daitezkeenena, etorkizuneko itxaropena ez zapuzteko begirunez egina izatea.
GGBB Zuzendariak esan du epeak beteko direla, atzerapen txiki batekin, eta 10 egunen barruan LZaz jarduteko deituak izango garela. Uko egin dio epe jakinak ipintzeari eta gainerako gaiei erantzutea.
Ertzaintzako Buruak, Varela Jn.ak eskuhartu du esanez Unitatetan darabilten Ertzaintzako Ikerketa Integraleko Proiektua zirriborro bat dela, baina orokorrean bertan jasotakoa betetzen saiatuko dela, epeak barne. Gaur egungo jabetzan diren plazak SOILIK errespetatuko direla, eta balitezke batzuk IRAUNGI GAI izatea LZ berrian. Zehazteke dago hauek non emango lituzketen zerbitzua eta zein baldintzatan.
C) Ziurtasun Pribatua
Buen Jn.ak berriro dio momentuz ez dagoela ezer, benetako premiak jakin bitartean. Galdetuta Sailak orduko enpresari ordaintzeko, 21€ direnak, aurreikusia duen diruari buruz eta diru horren zein zati ordainduko zaion langileari, izan ere lan hitzarmenean 6,45€ da, erantzuten du “zenbakiak eskutik joaten zaizkiola”. Salatzen dugu zerbitzu publikoak pribatizatzeari buruz mahai orokorrean hitzartutakoa urratzen dela, Etxegaray Jn.ak erantzuten du ez dela urratzen ez direlako berriak, honi erantzuten zaio LAZLZ kasuan urratuko dutela.
3.- Zerbitzu Jardunagatik Kalte-ordain Dekretua
2010.eko irailaren 14tik ELA eskatzen ari da Unitatean aparkalekurik ez dagoenean eta TAO sistema dagoenean aparkalekuaren ordainketa dekretuan jasotzea, Ondarretako Ertzain-etxean gertatzen den bezala. Dekretuak ez du jasoko, nahiz eta betearapen eta goi eskalakoentzat MILA euro urteko beraien zerbitzua era egokian eman dezaten jantziak erosteko emango den. Kasu honetan ez dute nahi izan ezta apurrak ematerik ere, ez Sailak, ez ErNEK, eta ESANek ere. Gehiago irakurri...
4.- Lan Baldintzak Arautzeko Hitzarmena
Abuztuan 12an emandakoaren aldean ezberdina den testua eman digute, eta patxadaz aztertua izango da, nahiz eta Idazkariak azaldu duen zuzenketa batzuk eta funtsezkoak ez diren aldaketak soilik direla. ErNEK eta ESANenk onartu dute.
5.- Ertzaintzako Kontseiluaren Barne Eraentzako Araudiaren Aldaketa
Ares Jn.ri mesede eginez ErNEk eta ESANek, onartu dute aldaketa, eta horrela Batzorde Iraunkorra desagertzen da, eta horren ondorioz, ez da derrigorrezkoa izango Sailburua Kontseiluaren bileretan egotea. Mesede egin die baita ere egungo harreman sindikaletako buruari, Barco jn.ri, izan ere, gaurdaino eskatzen zen Kontseiluko idazkaria karrerako funtzionarioa izatea eta bera laborala denez ezin zuen kargu hori bete.
Aurka eman dugu botoa administrazioaren interesa besterik ez duelako bilatzen, eta laboral batek idazkari postua betetzea oso larria iruditzen zaigulako, izan ere, pertsona honen independentzia arriskuan jartzen du non funtzionarioaren egonkortasun laborala emanda zailagoa den hori gertatzea.
6.- Galdera erantzunak
OPERATIBOAK.- Ziurtasun eta lan baldintzen salaketen aurrean, bai Espainiako itzuliaren operatiboan, baita Kukutzan ere, batez ere Erandio eta Getxoko pertsonalek egin zituzten lan-jardun luzeengatik, non eskatzen den beharrezkoa direla diziplina neurriak hartzea, Buen Jn.ak erantzun du Itzulian ez zela inolako ziurtasun arazorik izan eta ura amaitu zela aurreikuste faltagatik, baina besterik ez. Ertzaintza Buruak, Varela Jn.ak, esan du Kukutza kasuan betikoa gertatu dela “gutxien parte hartu dutenek gehien kexatzen direla” (ezer esatekorik ez). ELAren ustez: zein arduradunei espedientatu beharko litzateke?, izan ere asko egon dira operatiboan.
HONDARTZETAKO OPERATIBOAK.- Hondartzetako postuetan, etabar… egindako falta eta delituen salaketen kopuruak kontuan hartuta lehengo urteko eta aurtengo datuen konparaketa eskatu dugu erabili diren errekurtso hauen eraginkortasun eta funtzionalitateari buruz iritzia eman ahal izateko. Gainera, ziurtasun eza, baiabide egoki eza, gehiegizko zaintza orduak txanda gabe… salatu ditugu. Buen Jn.ak esaten du datuak izango direla direnak baina berak badakiela jende asko beste gai batzuengatik ertzainetara joan dela eta hori, berriz, herritarrekin harremana izatea dela. Ziurtasunari buruz, berriz, esan du “lubaki okerragotan borrokatu izan dugu”.
PKU.- Tekniko eta Fakultatibo eskalako aitorpenari buruzko prozeduraren hasieraren erreklamazioa dela eta Buen Jn.ak esaten du ez dela egingo eta ez zitzaiela eskatu titulurik betetzen duten plaza betetzeko.
BM ERRESKATE TALDEA.- Buen Jn.ak baieztatu du aztertze mailan dagoela erreskateko Unitate berria, baliteke Larrialdien arduradunen menpe egotea baina bertako kideak ez dutela Ertzain izateari utziko. Ez du ez baieztatzen ez ezeztatzen zein pertsonalek parte hartuko duten bertan, bakar bakarrik aztertze bat egiten hari direla esaten du. Hori bai, sortzeak lanean ari diren egitura dekretuaren aldaketa ekarriko luke