Azken berriak otsaila II

2012/02/10
103 mahaiaren deialdia // Mobilizazioak // Arkaute irakasle EZ // 23. promoziozko eskubideak // Jantziari buruzko batzorde teknikoaren deialdia // Euskara batzordea

103 MAHAIA

103 mahaiaren deialdia egin da otsailaren 17rako 10:00etan.

Sailak ondorengoa sartu du gai zerrendan:

  • Trafikoko Alorraren ordutegi zehaztua sortzea.
  • EAEan 2012.urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen gastu publikoaren murrizketeei buruzko 9/2012 dekretuaren ezarpena,

Etxegaray Jnk. ohikoa duen bezala “EZ DAKIT, EZ DUT ERANTZUTEN”, denbora irabaziz itzilunguruka dabil. Orain, Funtzio Publikokoei, gure arloaren murrizkeak ezartzeari buruzko txostena eskatu duela dirudi. Gure galdera da ea ze pentsatzen egoten ote den Lakuan bilerak  egiten diren bitartean, non hau dena erabakita utzi den, BERA ETA SAILBURUA BERTAN ZIRELARIK Eta zalantzaren bat badu, zergatik ez du galdetzen? Zergatik dagoeneko mintzaleku orietan ez du Ertzaintzaren alde egin? Orain 30ean argitaratu zen dekretuak nahitaez betebeharreko eginbeharrak ezartzen dizkiola esanez zurituko da, horrelakoak eta antzekoak...

NAHIKOA  DA ADAR JOTZEAZ ETA ZURE LAGUNA DUZUN BUENAREKIN BATERA: KANPORA!!

MURRIZKETEN KONTRA, DENOK BATERA

ELA Ertzaintza funtzio publikoko gainerako arlokoekin batera dabil egin ari diren mobilizazioetan. Horrez gainera, hilak 9rako geldialdi dealdiaren aurrean, bide batez esanda Ertzaintzari ukatzen zaion eskubidea delarik,  Bilboko Zabalburuko Ertzain-lekuan protesta bateratzea egin genuen, 11:30tan otsailak 9an, eta ondoren manifestapenari batu gera.

ErNEk erabaki zuen ekintza hauetara ez batzea. Joan den astean egin zen ordezkarien batzarrean egindako bozketaren izan zen hau. Arrazoia: LAB bertan zela.

ELA Ertzaintzak erabakia errespetatzen du, baina erabaki honetan, sigla hauek agertzen direla-eta, arlo publikoko murrizketen kontrako mobilizazioetara ez batzean  agertzen duten koherentzia eza salatzen dugu, izan ere, aste honetan bertan Donostiako udalean, LAB bertan zelarik, akordiotara iritsi bait dira. Eta oraindik ulertzen zailagoa dena, hilak 8an, udal horretako lankideen Biltzarrak, deitu dituen lan-gelditze eta mobilizazioekin atxikipena erakutsi du, ErNE ERE BERTAN DELARIK.

Hau dela-eta, bi galdera egiten ditugu: zergatik Ertzaintzan ez da batu? Zergatik ezkutatu die Ertzaintzako ordezkariei  Donostiko Udalean ErNEk hartutako bi erabaki hauek?

(Azalpen orria ikusteko)

ARKAUTE IRAKASLE E-Z

Psikologia lizentziatua direnentzat lanpostu baterako deialdia egiten da. Otsilaren 15a arteko epea.

23. PROMOZIOA

Urtarrilaren 12an Etxegarayri , GGBBko zuzendaria denari, gutun bat bidali genion exijituz bete  ditzala lan baldintzen Akordioak eta Euskal Herriko Polizia Legeak oporraldia ezartzeari eta egiten den lanpostuen BOZa kobratzeari buruz diotena.

Bere aldetik entzuten ohituta gauden bezala, eskuak garbitzen, eta Ikastegiaren Zuzendaritzara bidaltzen du eskaera honek erabaki dezan.

JANTZIARI BURUZKO BATZORDE TEKNIKOAREN DEIALDIA

Asteartea otsailak 14a batzordearen bilera egingo da, besteren artean, jatziei buruzko gaik jorratuko direlarik, beraz, gaiari buruz egokiak dirudizuen gorabehera eta iradokizunak jakinarazi ditzazuen eskatzen dizuegu.

EUSKARA BATZORDEA

Joan den 8an euskara batzordearen bilera egin zen Ertzaintzaren euskalduntze Dekretu berriari buruz jardun zelarik. Sailak zirriborro bat eman zuen hilak 15a baino lehen eman beharreko arrazoibideak egiteko.

  • Lanetin aske ikasten jarduteko eskaera egin ahal izateko  0 mailara jeistea eskatu dugu.
  • Berriro ere, Hizkuntz Eskakizun 2a arautzeari buruz ematen den utzikeria  jakinarazten diegu, eta egun abian den hedapenean Hizkun Eskakizun horretako lanpostuak ez ezartzeaz.
  • Ertzaintzako unitateetan euskararen erabilera normalizatua jasoko duen plana abian jartzea exijitu diegu.
  • Eskatu da, baita ere, ikastaroaren amaiera eta hizkuntz eskakizuneko azterketaren arteko aldia guxitzea.

Era berean, EHPIko Zuzendariari eman zaio, oinarrizko ertzain-ikasketak euskaraz egin nahi dituenak hala egin dezan egitarau bat jaso behar duela euskararen erabilera eta normalizazio planak.