Azken berriak Urria I
AGERRALDIA ARES LEGEBILTZARRA
Asteartean egindako agerraldian, Aresek esan du ertzain bakoitzak egiaztatzen duen absentismo maila “erabakigarria” izango dela garapen profesionalean sartzeko. Azpimarratu du ErNE eta ESANekin iritsi den hitzarmenetan “absentimoa jaistea ahalbidetuko duela” eta erantzi du “ertzain guztiek beren lanean inplikazio handiago izatea, prestaketa gehiago eta hiritarrei zerbitzu gehiago eta hobeagoa ematea”
Sailburuak kalkulatu du hitzarmenen kostuak ez duela zazpi milioi euro gaindituko 2012. urtean eta hitzartu diren neurriek absentismoa gutxitzen lagunduko dutela –sei milioi euroko gutxi gorabeherako aurrezpenarekin- eta, baita ere, aparteko orduak gutxitzea, honek hiru milioi euroko aurrezpena ekarriko duelarik.
Ertzaintzaren irudia iluntzeko bere jardunean jarraitzen du eta, disimuluan bada ere, bertako langileak lan-baja hartzeko profesionalak direla salatzen aritu da. Berritasuna da oraingo honetan ErNE eta ESAN sindikatuek laguntzen diotela. Hauek joan den hilabetetan argi eta garbi entzun zuten nola GGBBko zuzendariak, Etxegaray Jnak esaten zuen “absentismoaren zergatiak jakin nahirik hainbeste bilera egin ondoren, jakin da lehenengo ertzainak jubilatu ondoren indizea hiru puntutan jaitsi dela” zuzenduta eta maila arruntetan geratuz.
Zergatik, beraz, hainbeste harrikatze? Zergatik ez digute azaltzen laguntzaileek?
Kostu ekonomikoari buruz, berriz, Aresek ez du lotsarik joko honetan ere berak irabazi duela azaltzeko. Kostua 7 milioi eurokoa izango bada, baina absentismoaren gutxitzearekin 6 aurreztuko baditu eta 3 aparteko orduak gutxitzeagatik, jakin dugu beste 2 milioi euro gehiago zituela guri emateko eta beraiekin gelditu dela.
Zergatik gezurra esan zuen dirurik ez zuela esaten zuenean, murrizketa beharrezkoa zela, eta orain jakin dugu milioiak soberan dituela?
Aresek eta baita ere ErNE eta ESANek ergeltzat hartu nahi gaituzte. (ikus artxiboa)
AG 1 BEREN UNITATEETARA LANEAN HASTEA
GGBBko Zuzendariak ebatzi du abenduko 5etik 11ra bitarteko astean lehenengo txandako kideek beren unitateetan astelehenetik ostiralera beren lana egingo dutela.
KOMISARIO ONDOKOAK
Urriaren 3ko
akordioa argitaratu da non jakinarazten den irailaren 28an egin ziren jakintza
teorikoari buruzko frogan aurkeztu zirenen gainditu eta ez gaindituen
behin-behineko zerrenda. Eransten da zuzenketa eredua.
INTENDENTEAK
Urriaren 4ko akordioa argitaratu da non jakinarazten den polizia aginterako gaitasun profesionala ebaluatzeko frogara aurkeztu zirenen gainditu eta ez gaindituen behin-behineko zerrenda.
SEGURTASUNA ETA LARRIALDIETARAKO GRADUKO IKASTAROA
Ikastegiko pertsonalak irakasle moduan aipatutako ikastaroan parte hartuko duenez gero UPyDk argibideak eskatzen ditu legebiltzarrean galdera eginez. (ikus artxiboa)