Azken berriak Urria II
ZIURTASUN ETA LAN OSASUNEKO BATZORDEAREN BILERA 11/10/11
Gai zerrenda:
1.- Arrisku aldagaien eguneratzea: Ertzain-etxetako pertsonalen gain dauden arriskuen balorapen berria egingo da.
2.- 2. Jarduera edo/etaGSINren tribunalaren balorapena eman bitartean hartu beharreko lan neurriei buruzko argibideak.
Administrazioak dio aintzakotzat beti hartu izan direla. Azkartasun eta inplikazio gehiago eskatu dugu gai honetan, izan ere, praktikak erakusten digu honen funtzionamendua ez dela izan behar lukeen bezain ona. Sindikatuen aldetik eskatzen da, 2.Jarduerako Dekretua argitaratzen den bitartean, badaezpadako neurri bezala, era honetako eskaerak aintzat hartzen jarraitzeko. 2.Jarduerako lan postuak zehatzak jasoko dituen LZren argitaratzeko data 2012ko ekainean dago aurreikusia.
3.- 900 Lerroari buruzko argibideak.
Prebentzio Zerbitzutik argitzen digute lan-bajaren arrazoiak zeintzuk diren jakitea bizkortu eta hobetu besterik ez dela egin nahi, eta ondoren hitzordua ematen zaio hala ez. Aipatzen dute badirela langilea holako argibideak ematera behartzen duten sententziak.
GGBBko Zuzendaritzatik diote Lan Hitzarmenaren 34 artikuluan araututakotik datorrela betebehar hau, eta ez dagoela zehatze asmorik. Zerbitzu hau erabiltzen 2011ko abenduaren 19tik aurrera hasiko dira, Hitzarmenaren argitaratzea hilak 16rako aurreikusia dago eta.
Sailburuak absentismoari buruz argitaratu dituen datuak egia ez izan arren, eta nola ez diren konforme ere ErNE eta ESANekin sinatutako hitzarmenaren bidez egiten den absentismoaren (benetakoa hala ez) jazarpenarekin, iritzi publikoan lan-baja hartzeko profesionalak garen irudia emate horretan Sailburuak markatutako lerro beretik jarraituz, Sailburuordeak gogoratzen digu lan-bajak zaintzeko GSIN eta Administrazioaren arteko hitzarmen berria dagoela. Horrela, Osakidetzako Inspekzioaren bidez, horretarako propio egin diren erreferentzia taulan agertzen direnak baino luzeagoak diren lan-bajak ematen direnean, sendagileak zainduak izango dira eta helburuak betetzen dituztenak, berriz, sarituak. Esperimentua habian da, eta horretarako untxiak Ertzaintza, Osakidetza eta Bilbo eta Gasteizko Udaletxeak dira. Ahaztu egin zaio esatea egitasmo honetarako 7 milioi xahutu dituztela.
5.- Galdera erantzunak.
ELAren aldetik eskatzen da:
Bergarako Ertzain-etxea.- Aire girotuaren
funtzionamendu okerraren konpontzea. Sailak ez du zalantzarik langileek gailuen
erabilera
txarra egiten dutelako susmoan, hala eta guztiz ere begiratuko dute.
Eibarko Ertzain-etxea.- Egin behar dituzten obrak direla eta amiantoa agertu daiteken ustea aditzera ematen zaie eta horretarako dagoen protokoloa berehalakoan habian jartzea. Administrazioak amiantoa dagoenari ezezko borobila dio.
Gipuzkoako LAZLZ.- Ertzaintzako pertsonalentzako berezko jantzia eskatzen da, eta dutxa ere bai.
Donostiako Ertzain-etxea.- Egun, emakumeen aldagelak duen espazioa eta takilak ez dira nahikoa jantzi guztia gordetzeko eta handiagoak izatea eskatzen da. Erantzuten dute handienak direla, ez dela inolako aldaketarik behar. Neurtu egin beharko dira eta baieztatu.
Auzitegiak.- Larrialdi protokolo eta hustuketa planak daudela esanez ELAren salaketa gogoratuz, erantzuten dute badirela eta eskatu dituztela baina oraindik ez dizkietela eskuratu.
ESKU-HARTZEKO IKASTAROA
EHPIko Zuzendariaren 2011ko irailaren 20ko EBAZPENAren bidez Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategoriako karrerako funtzionarioentzat Esku-hartzeko Gaikuntza Ikastaroan sartzeko hautaketa prozedurarako dei egiten duena. (EHAA 201104872, 2011KO urriak 10ekoa)
Deialdi honek auzi-errekurtsorako bidea ematen dien akatsak ditu eta egin ditugun bileretan hala esan diegu Sailaren arduradunei, nahiz eta ez duten ezer esan nahi, Ikastegiaren eskumenekoa delako. ErNE, Kontseilu Artezkarian ertzain guztien ordezkaria den arren isilik geratzen da.
LZ BILERA 2011/10/13 (Ondoko artxiboa ikusi)
Eragiketa Zuzendaritza sortzen da Ertzaintzako Eragiketa Buru eta Eragiketa Buruorde batek osatua, biak Superintendete mailakoak (Antonio Varela eta Lucio Cobos)
IKUSKARITZA ETA ADMINISTRAZIO UNITATEA.- Desagertzen da Unitate bezala, Joko Unitatea, Ziurtasun pribatua, eta AKZ zentrala eta lurraldetakoekin batera Administrazio Unitatean integraturik gelditzen da. Jokoan OIKI eskakizuna desagertzen da.
HEPI BARNETEGIA.- Ofizial 1 eta 8 agentek osatua, Vitoria-Gasteiz Unitatearen mendean egoteari utzi eta Zerbitzu Unitatearen mendera igarotzen da.
Unitate hauetan oinarrizko eskalarik gorderik zeuden postuak desagertzen dira
doakien mailan sartzeko, bai agentearenean edo baita agente lehenarenean ere.
IKUSKARITZA ETA ADMINISTRAZIOA.- Oiartzungo agente lehen mailako 2 lan-postu eta beste agente mailako 2, eta Vitoria-Gasteizko agente lehen postu 1 Erandiora eramanak dira.
HERRITARREN SEGURTASUN ETA ERAGIKETA ERREKURTSOEN ARLOA.- Eragiketa errekurtsoei dagokienez zerbitzu-eginkizunetako eredura doa, hau da:
Errefortzu Brigada.- Unitatea sortzen da maila bakoitzean kide batekin eta gainerakoa premiak bete artean zerbitzu-eginkizunetan joango liratekez.
Eskoltak.- Berdin (dagoeneko horrela daude)
Brigada Mugikorra.- Aurrekoen berdin, etorkizun batean HSkoak izango dira, lan-postu jabe direnentzat izan ezik, hauei eutsiko die eta. Eskubide gabeko egoera hauek Sailak nahi dituen artean izango dira.
Berroziak.- BMko egoera berdina, ez bada hauek gainera urteroko froga batzuk gainditu behar dituztela.
Une honetan EE-EEetan benetan betetzeko dauden lan-postu hutsak eta lehiaketara aterako ez dituztenak bete ahal izateko, benetan egiten dena da Ertzain-etxetako postuak behar direna baino gainetik ipini, batez ere Gipuzkoakoak.
Beste batzuk.- Erreskate eta Polizia Laguntza Taktikorako Unitatea, non orainarteko Helikoptero unitatea bertako sekzioa izando den, Itsasoko sekzioa (ontzia eta urpekariak osatua), eta lurreko sekzioa (mendikoak eta ertzainorrek osatua). Unitate honetan ere EE-EEko gainerakoekin erabiltzen den bezelakoxe irizpideak gordetzen dira (lan-postua kide 1 eta gainerakoa z-e)
Une honetan funtzio hauek egiten ari den pertsonala, BMan plaza duenak, gorde ahal izango du eta unitate hauetara zerbitzu-eginkizunetan joateko aukera izango du.
Aurreikusten da beharrezko gaikuntzarako ikastaro bereziak egiteko deialdiak egingo direla (erreskatea, etab…) sekzioetara sartzeko.
Beraz, Sailak erdiesten du bila ari zen malgutasuna eta ErNE, ESAN eta EUSPELek baieztatu dute Lan Baldintzetako Hitzarmena izenpetuz, beste baldintza batzuren artean honako hauetan oinarritzen zelarik:
Leku aldatze lehiaketa eta antolaketa malgua
Leku aldatze lehiaketak Polizia Ikastegiak promozioen prestaketa amaitzen dutenean deituko dira eta Autonomia Erkidegoko Ertzain-etxeetan praktika aldia egin dutenean.
Leku aldatze lehiaketek eta, ardura maila ezberdinetako plaza hutsak betetzeko sustapen eta maila-igoera ikastaroek (Egiterapen eta goi eskalako izendapen askekoak izan ezik) habian jartzeko konpromisoarekin batera, behin betiko esleipen bidezko postu hornitzea dute helburu. Eragiketen premiak direla eta, unitate batzuetan postuen horniketa , beti ere Ertzaintzako langile guztien %20 arteraino eta plaza jabetzan dutenen eskubideak errespetatuz, izendapen askez eta zerbitzu-eginkizunen bidez izango dira.
TRAFIKO ARLOA.- Bergaran sortzen da Gipuzkoako Trafikoaren azpi-egoitza, Bide Zaintza espezialitatea dutenentzat soilik.
KRIMEN GAIETARAKO POLIZIA ARLOA.- Etorkizun hurbilean Guardiako Ikerketa alorra izango denaren hastapena sortzen da, GUARDIAKO KRIMEN GAIETAKO UNITATEA sortzen da 6 posturekin (Intendente eta guzti). Unitate hau Erandion zentralizatuko da, nahiz eta lurralde egoitzak sortzeko asmoa izan.
Ertzain-etxetako ikerketari buruz, berriz, ELAtik eskatzen genuen bezala, momentu honetan eta aipatutako alor hori mamitzen den bitartean, dagoen bezala uzten dute, hutsik diren plaza guztiak deialdian sartuz, lanposturako aukerak errespetatuz, bai maila-igotzea izan dutenentzat eta baita azkeneko OIKI ikastaroa egin dutenentzat. Honen harira etorkizuneko asmoei buruzko azalpena eskatu dugu, Zuzendaritza eta ukitzen dien pertsonalei soilik egitea zuten aurreikusia, eta hedapena baino lehenagotik hala egiteko konpromisoa hartu dute.
IKUB alorra sortzen da, delitu mota bakoitzeko ezberdinduak, IKDa eskatzen dutenak eta Erandio egoitza duena, eta Polizia Zientifikoa (nahiz eta uko egiten dioten Fakultatibo eta Teknikoen eskalako deialdia egiteari), beren postu berezia dutela.
TERRORISMOAREN-AURKAKO ARLOA.- Unitate honetan ere EE-EEko eredura jotzen da. Jabetzako lan-postu guztiak (IAkoak guztiak) errespetatzen dira, hutsik daudenak ez dira deialdian sartuko eta, Unitate honetara Z-Ean sartu ahalko da.
HIZKUNTZA-PROFILAK ETA BETEBEHAR DATA.- Euskararen Normalkuntza eta erabileraren Legean ezarritakoari estu-estu lotuko zatzaizkie.
Aurkezpenaren ondoren hitzarmena sinatu zutenek ez dute inolako oharpenik egin, beraz, pentsatzekoa da edukia aurretiaz ezagutzen zutela, Hitzarmenaren oinarrien bide berdinetik jarraituz arestian esan den bezala.
GALDERA ERANTZUNAK
EUSKARA: lan-postuari izan gabe, betebeharra, Ertzainari ezartzea eskatzen da.
ESKU-HARTZE IKASTAROA: Gaizki egin dela salatzen dugu eta Auzi-errekurtsoa ipiniko dela, izan ere, beste akatsen artean, bertan sartu ahal izateko, indarrean dagoen Sailburuaren azken Aginduak dioenez, eskolta ikastaroaren jabe izan behar da.
HEDAPENA.- Epe jakinik eman gabe jarraitzen dute, eta hutsik diren lan-postu guztiak deialdian jaso dezaten berriro eskatzen da. Horretarako, zerrenda eman dezatela eskatzen dugu, bai hauenak eta baita zerbitzu-eginkizunetan direnenak ere.
EHAA.- Herrizaingo Sailak gure lankide eta lankide ohiek jaso omen zuten kopuruak erreklamatzerakoan oker aritzen dela salatzen dugu, eragin duenaren eta bere oinordekoen izen abizenak EHAAan argitaratzen ditu baita hildakoak badira ere.
LAN-SARIAREN MURRIZKETA.- Gaiari buruz Etxegaray Jn.ak eskuak garbitzen ditu eta orain esaten du egin ziren gehiegizko lan-sarien murrizketak, batez ere HSeko agente 1´na eta beste maila batzuenak, ez direla itzuliko Funtzio Publikoak ondo eginak direla diolako, orain arte abenduan ordainduko zirela esaten zuten arren.