Azken berriak urtarrila I

2012/01/05
"C" taldeko titulazio aitortza /// 2012an 3 egunen ordainketaren eskaera /// Esku-hartze ikastaroa /// Agente 1´ena txandak /// Komisariondoko kurtsoa /// 23. promozioa, jantzien eza /// Hedaketa

C TALDEKO TITULAZIO AITORTZA

Abenduaren 13ko Hezkuntzako 3497/2011 Aginduaren bidez, Hezkuntza sistemako  formakuntza profezionaleko Tekniko titulua eta Ertzaintza eta Euskal Herriko Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako Agenteen baliokidetasuna ezartzen da, (EHAAn 310. zb., 2011ko abenduaren 26an argitaratua). Gobernu espainiarrak horretan luze jo badu ere, azkenean legea bete du, zehazki Euskal Herriko Polizia Legearen 40.1 artikuluan aditzera ematen dena, non adierazten den ertzaintzaren Ikastegia ahalegindu behar dela eskuduntza duen administrazioak bertan ematen diren ikasketak baliozkotasun akademikoa izan dezaten.

Artikulu hau Legean sartu zen ELAn eskaeraren bidez, 1991. urtean egin ziren negoziaketetan, erakunde sindikal honek exijitutako funtsezko baldintza izan zelarik aitatuko legea babestearren.

Ondoren, eta hala jakinarazi diegu saileko arduradun ezberdinei eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendaritzei, gure eskaera, formakuntza profezionaleko ikastaroen katalogoan, segurtasun publikoaren erdi mailako teknikari ikastaroa sortzea izan da, eta gure Ikastegiak programaturiko ikastaro ezberdinak gainditzeak izan zitezela goi teknikari izateko kreditu berrien eskuratzea, era honetan benetako karrera profezionala aitortuz.

Bestalde, ordainsarien aldean, hiurtekoen gainean eragina izan behar du aitortza honek eta, ondorioz, atzerapen indarrez, denak C taldekoak hartuak izan beharko direla ulertzen dugu.

Eskutitz bidez, Sailburuari exijitu diogu eskubide hauen aitortza egin dezan. (ikusi eskutiza)

2012an 3 EGUNEN ORDAINKETAREN ESKAERA

Gogoratzen dugu geure gauzetarako 6 egunetatik 3 ordaintzearen aukera gauzatzeko epea 2012ko urtarrilaren 31rarte dela. Epe berdina ipinita dago gauak kobratzea hautatzeko ere, eta baita egun libretan borondatez deituak izateko kasuetarako, ez bada behintzat eskubide hau, halabeharrez, ondoren erdiesten, kasu hauetan berriro lanean hasten denetik 15 egunen barruan egin beharko da.

ESKU-HARTZE IKASTAROA

2011ko abenduaren 23ko Ebazpena argitaratu da, behin-behineko onartu eta kanporatuen zerrendarekin. Erreklamazio eta akatsen zuzenketa-eskaera egiteko epea 10 lanegunetako da.

AGENTE 1´ena TXANDAK

Agente 1´ena ikastaroetako aurreikusitako txandak berriro aldatu dira.

KOMISARIONDOKO KURTSOA

2012ko urtarrilaren 3an argitaratutako ebazpenaren bidez, hautatutako pertsonak, praktikaz funtzionarioak izendatzen dira. Kontentzioso errekurtsoen epea 2 hilabete.

23. PROMOZIOA JANTZIEN EZA

Joseba Bilbao jaunaren aurrean ez dizkietela euritako jantzi eta txaleko islatzailea (poltsa ordea bai) eman salatu dugu. Gainera, banatu dizkieten botak es dira azken eskuratuak.

HEDAKETA

Sailaren iragarpena urtarrilaren 19ko EHAA-n deialdia argitatzea da, eta otsaila erdialdera eskaeren epea bukatzea. Bestealdetik, bide segurtasuneko ikastaroa lehenbaitlehen bukatzea eskatu dugu. Horrela gainditu dutenak lanpostuak eskatu ahal izango dituzte.

MADRILEKO GOBERNUAREN NEURRI EKONOMIKO BERRIAK

ELAk oso balorazio txarra egin du langabezia gehitu eta berriro sektore publikoko langileak zigortuko dituen neurri hauetaz.

Madrileko Funtzio Publikoko Mahai Orokorraren bilera (ELAren Weba ikusi)

Rayoiren neurri antisozialei buruzko  prentsa oharra (ELAren Weba ikusi)