Barne Sailburu-Ordea izandako Miguel Buenek Iñigo Cabacas-en gertaerak zirela eta bere burua zuritzeko asmoz eginiko adierazpenak penagarriak dira

Ares Sailburuaren laguntzaile sutsua izan zen Buen-ek bere ardurak albo batera utziz gain bere nagusia izan zen eta politikan diharduen Ares en imagena zuritzea du asmo bakarra.
Iñigo Cabacas zenaren senitartekoen eskariei, edota Ararteko berak zuzendutakoei kasu egin gabe urte bete baino gehiago luzatu den prozeduran, inolako ardura politikorik bere gain hartu gabe arituz gain, oraingo honetan kakatza zabaldu nahian ari da, orduan bere menpe zeudenak gezurretan aritu zitzaizkiela argudiatuz eta hiru egunez jakin gabe izan zirela peloteroak erabili zirenaz.
Bera eta Ertzaintzako Zuzendaria zen Jose Antonio Varela Cabacasen eriotza gauzatu zuen ihardueran Deustuko komisaldegiko nagusiengandik engainatuak izan zirela orain aipatzeak ez du inolako sinesgarritasunik.
Edota larriagoa izan daitekeen hausnarketa dakargu. Hiru egunez gezurretan aritu zaizkiela jakin zutenean, zer dela eta ez zituzten beherala karguetatik bota?
Zer dela eta orain datozkigu kontu horiekin? Nola esan dezakete ez zekitela ezer, lehen momentutik grabaketak ikus eta entzuteko aukera izan bait zuten? Gainera negligentzia ere leporatu behar al dizkiegu?
Ez du ahazteko ELA Ertzaintzak gertakari haien inguruan ertzaintzako sindikatuekin mantendu zuten bileran Sailburutzakoen, Buen jauna tartean, harrotasuna gertaerak berehala argituz gain bere gain har zitzatela ardura politikoa eta karguak bertan behera utz ditzatela eskatu genizkienean
Orain, urte bete pasatuz gero, kargutik aldenduak direnean, berak eta Varelak dimisioak eskaini zizkiotela baina Ares-ek ez zizkiela onartu esanaz kontu kontari aritzeak ez digu inolako sinesgarritasunik ematen
Baina benetan izaera koldarra adierazten duena zera da: Lehen arrotasunez betea zebiltzanak orain errugabea dela arrazoitzeko burua biktimatzat jotzea besteei zama leporatuz.
Denborak bakoitza bere tokian utziko zuela esaten genuen orduan, eta horrela gertatzen ari dela ikusten ari gara.