Begizko ikuskapenak, amildegirantz joaten ari den plana

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuak, Estefania Beltran de Herediak, hil honetako 9an, zaratatsu iragarri zuen Ertzaintzan begizko ikuskapenak hobetzeko plan berriaren ezarpena.
Ertzaintzan begizko ikuskapen zerbitzuaren antolaketa berria eratzen da, bere beregizko banaketa geografikoarekin, “buru” izendatzen diren zentro eta ertzain-etxe bakoitzaren eremu baitako zentroekin. Plan berri honen agindua, Ertzaintza buruak sinatuta dago 2014ko maiatzaren 30ean, eta indarrean da ekainaren 2az geroztik.
ELAtik salatzen dugu plan honek aurretik ere “Horizonte 2016 plana” Ertzaintzako sindikatu guztiek salatu genituen urritasun larri berberak dituela.
Behar ez bezalako premiaz jarri da abian, horrela, berriz, antolaketa anabasa eta zehaztasun eza dakart betiere herritarrek eta agenteek ordaintzen dutelarik zerbitzu txar eta segurtasun gabekoa delarik. Egoera honen adibideak dira:
- Langileri gabezi larriak: esate baterako, gaueko txandan (8 orduko txandak eta asteburuetan 12koak) Bizkaia osorako 2 kide soilik. Egoera honek behartzen du nora joan behar den hautatu beharra, denak ezin direlako egin, bide batez esanda, orainartean egiten zirelarik.
- Urritasun larriak begizko ikuskapenetako materialen hornikuntzan. Hala nola ebidentzietarako bilgarrien gabezia, horrela, berriz, ebidentzien edo frogen jasotzea arrisku larrian ipiniz.
- Urritasun larriak ibilgailu-parkean, telefono gaietan, informatika gehigarriak eta egoitzen egokitzapenean: esate baterako, Erandio aldeko egoitza buruak 17 urte baino gehiago dituen ibilgailua erabiltzen du, eta egoitzek eduki behar duten gutxiengo egokitzapena oraindik zehaztu gabe dituzte.
- Sestao eta Durango aldeko egoitza buruko kideek ez daude argazki txostenak egiteko gaiturik. Bestalde, egitasmo honek zentralizazioa dakar eta honek dagoeneko herritarrengan ondorio larriak dakartza.
- “Aldeko Unitate Buruetako” begizko ikuskapen lan taldeek gertuko zerbitzua eskaintzerakoan kontrako eragina dute, hain zuzen ere, askotan, eremuko ertzain-etxeko kidea lapurreta bat izan duen biktimari bere etxebizitza edo trastelekua ikuskatzera noiz joan ahal izango duten esateko ez da gai, ezta inoiz joan ahal izango duten ere ezin dio ziurtatu, izan ere, irizpideek zentralizatutako izaera dute-eta. Erandio eremuko egoitza buruan joan den 25 gauean gertatu zen bezalaxe.
ELAtik salatzen dugu baldintza hauetan plana abian jartzeak begizko ikuskapenean eraginkortasun eta kalitate galera dakartela, gainera, anabasak agenteei eragiten dien etsipena gehitu behar da, baita ere: aurreikuspen eza, segurtasun eza eta barne gatazka. Beste behin zerbitzu honen kolapsoa.
Beraz, ELAtik exijitzen dugu begizko ikuskapen planaren berehalako berraztertzea eta salatzen dugu, beste behin sailburuak paraxuta erosi aurretik hegazkinetik jauzi egiteko agindua eman izana.
Bilbon, 2014ko ekainaren 25an