Beste epai baliogarri bat

Sortu duten izugarrizko burokraziaren, edota beraien aldrebeskeriaren ondorioz honelako egoerak areagotu baditu ere sailburutza honek. berriz ere ageri geratu da Barne Sailak ertzainok betetzen ditugun egiazko funtzioen arauera ordaindu behar gaituztela, nahiz eta Pertsonal Buruaren paper nahastea betetzeke izan, bete ez izate hori ez delarik arrazoi nahikoa dagozkigun ordainketak ez gauzatzeko.
Era jarrai eta etengabean lanpostu zehatz batean aritu dela egiaztatuz gero, nahiz eta Zerbitzu-Mandatuaren ebazpenik ez izan, lanpostuari dagozkion ordainsariak jasotzeko eskubidea dagoela bermatzen du epai honek.
Bilboko Kontentzioko 6. epaileak, atera berri duen eta irmoa den, hau da errekurtso aukerarik ematen ez dio Sailari, epaiaren arauera, Ertzaintzako hiru langilek 2007. urtetik hona arteko agente eta ofizial-ordezko mailetako soldata diferentziak jasotzeko eskubidea dutela finkatu du.
Gehiegikeriei so egin diezaiegun, lan berdin soldata berdin leloa bete arazteko zenbait bide ditugunez, gurekin etor zaitez, kontutan izan ELA ren aukera!