Biarritzen polizia-kontroletik ihes egindakoen atxiloketa

2016/03/21
ELA-Ertzaintzatik zorionak ematen dizkiogu era batera edo bestera atxiloketa eragin duen antolaketan parte hartu duten guztiei. Joan den asteburuan Frantziatik polizia-kontrol batetik ihes egin zutenen atxiloketan hain zuzen ere

Hernaniko ertzain-etxeko pertsonalen aldetik erakutsitako profesionaltasunak, hauek izan bai ziren lehenengo unean erantzuna eman behar izan zietenak, nabarmen utzi du behar diren guztian hor daudela. Alegia, euskal gizarteak agindutako zerbitzua bikain betetzen.

Ertzaintzaren Zuzendaritzaz ezin dugu gauza bera esan. Izan ere, Hernaniko Ertzain-etxeak  12 herritako, hau da, 78.000 biztanleko barruti bati zaintza-zerbitzua  ematen dio, eta Zuzendaritza horrek  herritar-segurtasuneko pertsonal gabezia larria duela  jakinda ere, azpiegiturazko gabezia gainera, Lurralde Burutzak berak ezarritako gutxiengo pertsonalen premiak ere ez ditu betetzen. Eta halaxe izan zen joan den asteburuan ere.

Halaber, ez da onargarria ertzaintzako herritar-zaintza taldeek aurrez Frantziatik eman zuten informazio guztiaren jakitun  ez izatea.

Beti ere Ertzainak aurre egin behar dien arriskuak gutxiengoak izateko, bereziki Ertzain-etxe honek jasaten duen pertsonal gabezia oraintxe bertan konpontzea exijitzen dugu, eta jardunbide-protokolo guztien berrikusketa.