Bilboko ertzainetxearen urteurrena

2014/10/31
Oraintxe, Bilboko Ertzainetxea inauguratu zeneko 20. urtea betezen da. Beraz, aldi honetan guztian bertan zerbitzuan lan egin duten Ertzaintzaren langileak zoriontzea besterik ezin dugu egin, kontuan izan behar dugu, gainera, hain une zailetan lan egin dela eta profesionalitate maila oso handia erakutsi dela.

ELA gonbidatua izan da, gainerako erakunde sindikalekin batera, azaroaren 3an egin den inaugurazioaren 20. urteurreneko ekitaldira.

Ertzainei zor zaien begirune osoarekin adierazi nahi dugu ezin dugula ekitaldi hori ospatzen egon hain onartezinak diren lan eskubideen murrizketa politika gure kolektiboari ezartzen dituztenen ondoan. Besteak beste, negoziazio kolektiboa ukatzen digute, eta, Ortzimuga 2016 planarekin sortu den antolaketa anabasari entzungor egiten diote. Honek, berriz, eragin kaltegarria du bai ertzainen gain eta baita herritarren gain ere, izan ere, batek ezin bait du zerbitzu egokia eman eta besteak ezin bait du jaso.