Burdin

Bilereen ondorioz, lan egiteko sistema berria ezartzeak zerbitzu horrek duen lehentasuna kontutan hartuz baina baita ere zenbait ertzainengan eragingo lituzkeen kalteetaz ohartuz, hasera batean zituzten asmoak albo batera utzi dituzte, interes ezberdinek uztartzeko asmoz.
Hortarako oraingo antzeko sistema jarraituz, bolondrez eskatuko dituzte taldeko Burdin arloan aritzeko, eta kopuru horiek beteko ez balira, taldez taldeko hautaketa bideratuko litzateke, kasuan kasuko egoera pertsonalak kontutan hartuz ahal den kalte gutxien eragitea bilatuz.
Haseran zuten erizpideen aldaketa honen balorapen baikorra egiten dugu, zalantzarik gabe barne giroa hobetzeko neurria izango delakotan, batez ere Gipuzkoa mailan betetzeke utzi dituzten 300 hutsuneaz, Donostiako Ertzainetxean bereziki eraginduz, sortu den egoeraren ardura ezin zaiela ertzainei leporatuaz denok ados gaudenean.