CIC Ikastaroetazko bilera: Ikastaro bat zintzilik

2012/09/18
Azterketa Urriko lehen egunetan, (seguraski batean edota bian) izatea aurreikusten da

2012. urteko urtarrilaren 26 an izandako bileraren agirian jasotzen zenez, EHAP ren Zuzendariak Iharduera plangintza aurkezterakoan Ertzaintza barneko espezialitateen birplanteiaketa ezinbestekoa zela azpimarratzen zuen. Prestakuntza arruntetik, hau da espezialitate bakoitzerako formakuntzak espezialitate hortan egon zitezkeen betekizun guztietarako baliogarria izatetik maila ezberdinetarako prestakuntza modularrera pasatzea aldarrikatzen zuen.

Espezialitatean abiatu ahal izateko oinarrizko prestakuntza izanik, jarraipenean mailaketa ezbedinetarako hobekuntza edo bigarren maila, eta sakonketa edo hirugarren maila, lanpostuen beharren arauera, izatea aldarrikatzen zuen, beraz, erakundearen prestakuntza sistema osotasunean eraldatzea.

Azalpen horiek entzutean, Kontseiluan ertzainen ordezkari bakarra izanik, ErNEK zetorrenaz ohartu ordez ez zuen inolako kezka edota zalantza azaldu, ordea Plangintza honen bozketan abstentziora jo zuten.

Pasa den Irailaren 10 ean, 103 Mahaian, ELAk bere salaketa berretsi zuen, bai EHAP ikastarorako deialdia luzatu zuen eragatik (ikastaro berria izan arren ez da 103 mahaitik pasatu) eta baita ere RPT delakoa egokitzearen ordez ixilean, inolako irtenbideraik eskaini gabe, mantendu delako Ertzaintzako Giza-baliabideen Zuzendaritza

Dena horrela izanik, irailaren 18 an, hau da ikastarorako deialdia EHAA n argitaratu zenetik bi hilabete t´erdi igaro ondoren, EHAP n bilera bat izan dugu, non informazio hutsa eman digute.

Erzaintzako Giza-baliabide zuzendaritzak aurpegirik eman gabe jarraitzen du, ikastaroa betetzen bada, gaur eguneko RPT delakoan tarterik ez duelaz ohartuak badira ere (Ikerketa atala kokatzeko eta bigarren iharduerarako postuak sortzekotan uda baino lehen beste RPT bat agindua bazuten ere, bete gabeko beste konpromezu bat)

Ia ordu beteko hitz sorta entzun ondoren, ikastaro honetaz geratu zitzaigun ideia bakarra dena lotu gabe, aidean dagoela da. (Hori eraketetaz, zeren eta gainera, gerta daitezkeen errekurtsoak direla eta, epaileen erabakiz ere dena hankaz gora joan bait daiteke). Zalantzarik gabe aldrebeskeri hau egiten ari den Zuzendaritzak, ohizkoa duenez, kulpa norbaiti bota behar eta berriz ere sindikatuoi bota nahi izango digularik

CIC hau orain arte zegoen CICG ordezkatuko duen oinarrizko ikastaroa da (dena esanik, 100 bat ordu gutxiagoko ikastaroa), beraz ikastaro hau gainditzen duen pertsona oro ikerketa atalarekin lotzen da, bere abantaila eta desegokitasunekin ( betebehar horietan ezpezialitatea izan gabe aritutako denbora kontutan hartuko ez delarik, 10 urterako gutxiengo iraupena). Baleiteke praktika denboraldia ere ezartzea.

Diotenez, ikastaro hau gainditzea ezinbestekoa izango da ikerketa atalean ihardutzeko, eta etengabeko prestakuntza gisa, ondorengo fasean bigarren mailetakoak emango dira, baina ez guztientzat irekia, baizik eta goi mailagoko prestakuntza premia izan ditzaketentzat (polizi zientifica deritzonei, UEICPJ, Askatu alorrekoak,... e.a.) hau da, lehenbizi lanpostuaz jabetu ondoren lanpostuak finkatuko du zein izango den formakuntza sakontze beharra

CIC ikastaro hau berdina izango da mailaketa guztietarako, erabaki gabe dagoelarik oraindik ikastaro hauek, eta aurretiaz emandakoak, zein nolako parekidetasun eta baliokidetasunak izango dituzten.

Hiru prestakuntza maila aurreikusten dira:

        .- Oinarrizko CIC: 205 ordutakoa

    .- Bigarren maila: Lau ikastaro ahalbideratuz Curso Polizi zientifikakoa, polizi Teknikoa, .Informazioa eta Ikerketa aurreratua

    .- Hirugarren maila: Oraindik landu gabe, zehaztasun gabeko komentario batzuk besterik jasotzen ez ditugularik

VD/VG- Ikastaro hauetara aurkez zitezkeen ertzainak lanpostu horietan jarraitzerik ez zutela izango Ertzaintzaren Zuzendaritzatik luzatutako informazioen inguruan ELAk egindako salaketaren aurrean, behin betiko erizpideak argitzeko konpromezua hartu dute